Saltatu

% 100eko konpromisoa hartu dugu kotoi jasangarriagoarekin

IKEA-ren produktuetan erabiltzen dugun kotoi guztia iturri jasangarriagoetatik dator. Horrek esan nahi du gure kotoia birziklatua dela, edo, kotoi arruntarekin konparatuta, ur eta pestizida gutxiago erabiliz hazten dela. Gainera, gure kotoiak kotoi-ekoizleen irabaziak handitzen ditu.

Kotoizko hiru lore zuri, leun eta borobil dituen kotoi-landare bat ilunabarrean, kotoi-landareen soro oparo batean.

Kotoiari dagokionez, etengabeko aldaketaren buru

Lehen modu arduratsuan lan egiteko zailtasunak zituzten zonetan bertan taldeak ditugunez, lan egiteko eta kotoiaren ekoizpena hobetzeko forma tradizionalei erronka egin diezaiekegu. Kotoiaren industria hobetzeko aktiboki lan egiten jarraitzen dugu, eta kotoi jasangarriagoa sektore osorako araua izan dadila nahi dugu.

Zure erabakia garrantzitsua da

Produktu askotan kotoia erabiltzen dugu Kotoia daukan produktua edozein dela ere, ziur egon gure kotoi guztia modu arduratsuan lantzen eta ekoizten dela. Kotoi jasangarriagoa duten produktuekin zure etxea sortzen duzunean, kotoi arduratsuagoaren sektoreari ekarpen bat egiten diozu eta datozen belaunaldientzako etorkizuna hobetzen duzu.

Sofa batean eroso etzanda dagoen gizon batek lo dagoen haur bati eusten dio. Haurra SOLGUL tapaki hori ilun batekin estalita dago partzialki.

Arretaz hazitako kotoia, modurik onenean atseden har dezazun

Eskain iezaiozu gutiziatxo bat zeure buruari eta gozatu arretaz hazitako kotoiaren leuntasun apartaz. JUNIMAGNOLIA oheko arropa aireztatu, hezetasuna xurgatu eta garbiketa bakoitzaren ostean leuntasuna eskuratzen duen kotoi puruz eginda dago. Erabiltzen dugun kotoi guztia iturri jasangarriagoetatik dator, birziklatua delako edo ingurumenarekiko modu arduratsuan hazi delako.

Tamaina ertaineko eta ile kizkur marroia duen txakurra estanpatu urdin eta zuria duen JUNIMAGNOLIA oheko arropa dagoen ohe baten gainean.
TROLLDOM sehaskako arropa-sortak basoko animalien kolore anitzeko estanpatua du (azeriak, untxiak, hontzak, trikuak eta hostoak daude ikusgai).

2015eko irailaren 1az geroztik, IKEA-ren produktuetan erabiltzen dugun kotoi guztia iturri jasangarriagoetatik dator.

Modu arduratsuan lortzen den kotoia erabiltzea ohitura bihurtzeko lan egiten dugu

Ohiko kotoi-ustiategiek ur eta produktu kimiko asko erabiltzen dituzte. Horrek nekazarien osasuna arriskuan jartzen du eta ingurumenari kalte egiten dio. WWF eta beste bazkide batzuekin batera, kotoiaren sektore osoan aldaketa positibo bat eragiteko konpromisoa dugu, kotoi jasangarriagoa ohiko material bihur dadin.

Kolore biziak dituen arroparekin jantzita dagoen kotoi-biltzaile batek zapi handi batean bilduta dagoen kotoia dauka.

Ura kudeatzea kotoiaren ekoizpena hobetzeko gakoa da

Gure lanak uretan jartzen du arreta; esate baterako, ura kudeatzeko jardunbide gomendatuei buruzko trebakuntza ematen zaie nekazariei. Ura kudeatzeko printzipioak aplikatzen ditugu, zeinak komunitate erresilienteak sortzen baitituzte. Gainera, kotoiarekin erlazionatutako ekimen gero eta gehiago egiten ditugu bioaniztasunaren eta osasunaren kudeaketa barne hartzeko.

Informazio gehiago IKEA markaren nazioarteko webgunean
Alkandora bana jantzita daukaten bi gizonek, kotoi-landare berde hostotsuen artean zutik daudelarik, lur-eskukada bat arretaz ikuskatzen dute.
Informazio gehiago IKEA markaren nazioarteko webgunean

IKEA-ren eta WWF-ren arteko lankidetza

WWF eta IKEA elkarrekin lan egiten ari dira baliabide naturalak babesteko eta kudeatzeko, eta negozioa pertsonen eta planetaren mesederako eraldatzeko. Basoekin, kotoiarekin, ur gezarekin eta klimarekin lotutako proiektuen bitartez, lankidetzaren xedea bioaniztasuna babestea eta hobetzea da.

Informazio gehiago bettercotton.org helbidean

Kotoi hobea

IKEA Better Cotton-eko kide da (kotoirako munduko jasangarritasun-ekimen nagusia). Helburua kotoia hazten duten komunitateei aurrera egiten laguntzea da, ingurumena babestuz eta leheneratuz.

Informazio gehiago bettercotton.org helbidean