Saltatu

Material jasangarriak aukeratzea

Aurrera goaz 2030erako material berriztagarri edo birziklatuekin soilik hornitzeko bidaian. Gure helburua material berriztagarri edo birziklatuak bakarrik erabiltzea eta gure bezeroei soluzio berriak ematea da, produktu eta materialen balio-bizitza luzatzearren.

Lihozko MARIATHERES sukaldeko zapi beix marraduna egongelan.
Gure zurari buruzko informazio gehiago

Zuraren ezaugarri mordoa

Zura material bikaina da diseinu eta kalitateari dagokienez, baldin eta jatorri jasangarria badu. Eskandinaviak utzi digun ondarearen alderdi oso garrantzitsua da.

Gure zurari buruzko informazio gehiago
Gure metalei buruzko informazio gehiago

Metal iraunkor eta birziklagarria

Metala material itzela da. Hauskaitza, iraunkorra eta merkea da, baita jasangarria ere. Eta are jasangarriagoa izatea nahi dugu, metala modu arduratsuan lortzen eta ekoizten dela bermatuz.

Gure metalei buruzko informazio gehiago
Gure plastikoari buruzko informazio gehiago

2030ean, plastiko birziklatu edo berriztagarriak soilik IKEA-n

​Erabilera bakarreko plastiko guztia kendu dugu etxerako dekorazio eta produktuen sortatik, eta plastikoa gure produktuetako ontzietatik kenduko dugu. Gure helburua iturri berriztagarri edo birziklatuetako plastikoa soilik erabiltzea da, hondakinak murrizteko eta produktuei bizitza bat baino gehiago emateko.

Gure plastikoari buruzko informazio gehiago
Gure kotoiari buruzko informazio gehiago

Kotoi hobea eskaintzeko konpromisoa hartu dugu

IKEA-ren produktuetan erabiltzen dugun kotoi guztia iturri jasangarriagoetatik dator. Horrek esan nahi du kotoi birziklatua dela, edo ur eta pestizida gutxiago erabiliz hazten dela. Ona da nekazarientzat, planetarentzat eta zuretzat.

Gure kotoiari buruzko informazio gehiago
Banbuari buruzko informazio gehiago

Banbuaren abantaila mordoa

Material gisa, banbua iraunkorra eta jasangarria da, baita moldaerraza ere. Hori dela eta, gero eta gehiago erabiltzen ari gara IKEA-ren produktu polit eta iraunkorrak sortzeko.

Banbuari buruzko informazio gehiago
Gure artileari buruzko informazio gehiago

Artile arduratsua: onuragarria zuretzat eta planetarentzat

Modu arduratsuan lortutako artilea soilik erabiltzeko bidean gaude. Horrek esan nahi du artilea modu arduratsuan kudeatzen diren lurretan ondo zaindutako ardietatik datorrela.

Gure artileari buruzko informazio gehiago