Zergatik erosten eta saltzen ditugu bigarren eskuko altzariak?
Denok izan behar dugu jakitun hartzen ditugun erabakiek planetan duten inpaktuaz. Gure etxeak hobetzean, geure buruari galde diezaiokegu ea behar ez dugun altzari batek bigarren bizitza bat izan dezakeen. Egoera apartan dauden bigarren eskuko altzariak botatzen dira urtero. Horregatik gaude horren pozik zure IKEA altzari zaharrak berrerosi eta birsaltzeaz beste etxe batean bizitza berria emateko.
Goazen!

Jaso aurrekontua
Gure berrerosketa- eta birsalmenta-zerbitzuari esker, inoiz ez da horren erraza izan erabiltzen ez dituzun artikuluak ematea bigarren bizitza izan dezaten. Has ezazu balorazio-prozesua online inprimaki bat betetzen zure bigarren eskuko IKEA altzarien aurrekontua lortzeko.
Eman begiratu bat IKEA-ren bigarren eskuko altzariei
Gure Aukerak sailean, denda fisikoan eta online dendan, bizitza berrirako prest dauden produktu-sorta zabala aurkituko duzu. Batzuk erakusketa-artikuluak dira, beste batzuk gure berrerosketa-zerbitzuko bigarren eskuko altxorrak dira eta beste batzuk, artikulu deskatalogatuak.
2030erako enpresa zirkularra izaten ahalegintzen ari gara
Helburu hau lortzeko funtsezko alderdietako bat da gure produktuak sortzea birdiseinatu, konpondu, berrerabili, birsaldu edo, azken aukera bezala, ahalik eta hondakin gutxien sortuz birziklatzeko diseinatuz.
2022ko urte fiskalean, bizi berria eman genien 42,6 milioi produktu baino gehiagori
