Janaria etxean aprobetxatzea
Eragin klimatikoa murrizteko modu bat hondakinak gutxitzea da. Hamaika modu daude horretarako; besteak beste, behar duguna bakarrik erabiltzea eta etxean birziklatze-gune bat sortzea. Halaber, hondarrak berrerabil ditzakezu. Gogoratu xehetasun txiki guztiak garrantzitsuak direla.

- Produktuen informazio orria

Urtero, mundu osoan giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien ia-ia herena botatzen edo alferrik galtzen da.
Botilatu iturri natural batetik datorren ura: txorrota.
Hondakin plastikoek eragindako kutsadurak asko kezkatzen gaitu guztiok, eta zer esanik ez garraiotik datozen berotegi efektuko gasen isuriak. Beraz, urrutiko iturburu bateko ura duen botila bat erosi nahi duzun hurrengoan, ez ezazu erosi. Haren ordez, botilatu zeure ura IKEA 365+ botila iraunkorrarekin.
Botilatutako ura saltzen duten marka askok txorrotako ura botilatzen dute besterik gabe eta, gero, 2000 aldiz handiagoa den prezio batean saltzen dute. Beraz, zergatik ez duzu eramaten soinean txorrotako ura duen botila bat? Dirua aurrezteaz gain, plastiko gutxiago erabiliko duzu.
Oraingo joera mantentzen bada, 2050erako arrain baino plastiko gehiago egongo da ozeanoetan. Pertsonekin eta planetarekin dugun konpromisoaren parte gisa, pixkanakako kentze-prozesu baten ondoren, 2020ko urtarrilean jada ez zegoen erabiltzeko eta botatzeko plastikozko produktu bat ere etxeko dekorazioaren sortan.