Saltatu

Bihur zaitez etxeko eraginkortasun energetikoaren aditu

Energia aurrezteari dagokionez, baliteke gauza txikiek garrantzi handia izatea. IKEA-n, hamaika produktu eskain diezazkizukegu zure etxea jasangarriagoa izan dadin. Ahalik eta pertsona kopuru gehiena modu jasangarriagoan (baina erraza eta merkea den moduan) bizitzea ahalbidetu nahi dugu.

Leiho-ertz zabal batean eserita dagoen emakume bat kanpoalde lainotsura begira, tapaki bat, kuxin bat eta te kikara bat dauzkala.
METTALISK irakinontzi bat TILLREDA indukzio-plaka eramangarri baten gainean. Aurrean, kikara zuri bat eta te-kaxa bat daude.

Indukzio-plakak % 50eraino bizkorragoak dira zeramika eta irradiazio-berokoekin konparatuta eta gutxiago gastatzen dute.

Kontsumo txikiko azken teknologia arropa lehortzeko

Ez, txantxa bat zen! Hala ere, arropa ingurumenarekiko ahalik eta modu arduratsuenean lehortzen duen esekileku arina eta eramangarria da JÄLL. Halaber, barrualde zein kanpoaldeetan erabil dezakezu. Behar duzunean jarrita edo behar ez duzunean gordeta. Hari esker, egunerokoa apur bat errazago egin dezakezu.

Soineko luze zuri bat jantzita daukan emakume batek soineko zuri batzuk zintzilikatzen ditu MULIG arroparako bastidore batean etxeko portxean.

Kontsumo txikiko estore hauek egitean, adituei galdetu genien; hau da, erleei.

Energia aurrezten duten HOPPVALS estore zelularrak erleen abarasketako argizarizko erlazuloetan inspiratuta daude. Berokuntzaren kostuak % 20raino murritz ditzakeen geruza isolatzaile bat sortzen dute. Gainera, argi-maila murrizten dute, eta pribatutasuna ematen. Hori guztia prezio oso onean.

Jertse gris bat daukan neska bat, aurrerantz makurtuta, leiho batetik begiratzen erdi igota dagoen HOPPSVAL estore zelular baten azpian.
Aurreztu dirua etxean LED argiztapenarekin

Argi distiratsuagoa etxean LED argiekin

LED bonbillek kanpoaldeetan barrualdeetan bezain ongi funtzionatzen dute, bonbilla tradizionalek baino askoz energia gutxiago kontsumitzen dute eta 20 urteko iraunaldia izan dezakete. Iritsi ote da aldatzeko unea?

Aurreztu dirua etxean LED argiztapenarekin

Ba al zenekien...?

  • Arropa aire zabalean lehortzean, baliteke argi-fakturak nabarmenki murriztea.
  • Guztiz zikin ez dagoen arropa aire zabalean esekitzen baduzu arropa hori garbitu beharrean, beste egun batez erabil dezakezu. Ura eta energia aurrezteaz gain, arropa gutxiago higatuko da.
  • Gaua iristen denean gortinak ixten badituzu, leihoetatik galtzen den beroa gutxi gorabehera % 10 murritz dezakezu.
  • Platerak bizkorrago lehor ditzakezu energia gutxiago erabilita. Begiratu ea ontzi-garbigailuak irekitze automatikoaren funtzioa daukan. Izan ere, funtzio horrek ontzi-garbigailuaren atea irekitzen du garbiketa-programaren amaierako lehortze-fasean.