Saltatu

IKEA taldeko balioak

Aniztasun-arduradun Elena Lópezek IKEA-n berdintasuna benetakoa dela azaltzen du, eta Emakumearen Nazioarteko Egunean berdintasunezko mundurantz aurrera egiten jarraitu nahi dugula, gure bezero, hornitzaile eta gizartearentzat, oro har, eredu izateko. 

Berdintasuna giza eskubide bat da, eta IKEA Taldearen balioak bat datoz horrekin

Emakume Langilearen Nazioarteko Egun zoriontsua: Martxoaren 8a ailegatu da! Gizartean emakumeak duen egitekoa aldarrikatzen dugun eguna, gizonek eta emakumeek aukera berdinak izango dituzten berdintasunezko mundurantz aurrera egiten jarraitzeko eguna. Eta IKEA-n bidean gaude.

Berdintasuna ez da egun bakarreko gauza bat, denboraz kanpokoa da, gure pentsamenduetan egon behar da urteko 365 egunetan. Giza eskubide bat da, eta IKEA Taldearen balioak bat datoz horrekin.

Bitxia da. Nabaritzen dugu gure enpresakoak ez diren pertsonak harritu egiten direla gure zuzendaritza-postuen % 51,6a emakumeek betetzen dituztela esaten diegunean. Edo 13 emakumek (zuzendariak eta zuzendariordeak) gure 17 denda zuzentzen dituztela esaten diegunean. Horregatik, mundu guztiari kontatu nahi diogu gaur bezalako egun batean, eta enpresentzako inspirazio-iturri eta eredu bihurtu nahi dugu.

Beste datu batzuk... 2010. urtetik, 38 emakume sartu dira IKEAko taldean haurdun zeudela. Gainera, 51 emakume mailaz igo ditugu haien haurdunaldian zehar edo amatasun-bajatik bueltatu direnean. IKEA taldean, bizitza profesionala eta amatasuna ez dira bateraezinak!

Gainera, defendatzen dugun eta gure ikuspegia izatea nahi dugun termino bat dago: erantzukidetasuna. Horregatik, 2010. urtetik, 28 aitek lanaldia murriztu dute haien umeez disfrutatzeko. Beste 52 aitek eszedentziaz gozatu dute beren seme-alabak zaintzeko, 2010. urtetik hona. Eta zoragarria iruditzen zaigu.

IKEA taldean aukera-berdintasunaren alde lan egiten dugu gure egunerokoan, eta hemen lan egiten duten pertsonek beren izaerari eustea nahi dugu, berezitasunak gure enpresa leku hobea bihurtzen baitu.


Berdintasunean hobeto egiten dugu lan.

Elena López
IKEA Ibérica taldeko
Dibertsitatearen arduraduna