IKEA taldearen fundatzailearen gutuna
Ingvar Kamprad, IKEA taldearen fundatzailea, 2018ko urtarrilaren 27an hil zen. Berarekin batera sortu eta hazi ziren balio hauek, baina bere heriotzak ez ditu desagerraraziko. Gure helburua, lehen bezala, hauxe izango da hemendik aurrera ere: pertsona gehienentzako eguneroko hobea sortzea. Batez ere egoera ahulenetan dauden pertsonentzat.
Mundu osoko ume, gazte eta emakumeen egoera hobetu nahi dugu”
Ingvar Kamprad, IKEA taldearen fundatzailea, 2018ko urtarrilaren 27an hil zen. Berarekin batera sortu eta hazi ziren balio hauek, baina bere heriotzak ez ditu desagerraraziko. Gure helburua, lehen bezala, hauxe izango da hemendik aurrera ere: pertsona gehienentzako eguneroko hobea sortzea. Batez ere egoera ahulenetan dauden pertsonentzat.
«IKEA Fundazioaren helburua enpresaren bidez egiten saiatu garenarekin bat dator: gehiengoarentzat egunerokotasun hobea sortzea».
1982. urtean IKEA Fundazioa sortzea erabaki nuenean, IKEA-k konpainia independentea izaten jarrai zezala ziurtatu nahi nuelako sortu nuen, ni enpresaz arduratzeko dagoeneko egon ez arren. Halaber, gure irabazien zati bat pertsona behartsuenei laguntzeko erabiliko zirela ziurtatu nahi nuen, bizitza hobea izan zezaten.
Pobrezia-egoeran bizi diren familiek egoera hobean bizi direnek baino behar handiagoak dituzte, zalantzarik gabe. Baina denok dauzkagu oinarrizko behar berdinak: etxea edukitzea, osasun ona izatea, diru-sarrera erregularrak edukitzea, gure umeak babestuta egotea, hezkuntza ona eta bizitzan arrakasta izan dezatela.
Horregatik, IKEA Fundazioak funtsak oinarrizko behar horietara bideratzea erabaki du, mundu osoko ume, gazte eta emakumeen egoera hobetzeko. Etorkizun hobea eraiki dezaten beraientzat eta beren familientzat.
Besteengandik bereizten gara behar handiagoa duten munduko herrialdeetan dauden familientzako oinarri hauetan arreta jartzen dugulako. Eta garrantzitsuena, pertsonei beren kabuz hazten eta beren eguneroko bizitza hobetzen laguntzen diegu. Pobrezia-zikloa aberastasun-zirkulu bihurtuz".
Ingvar Kamprad
IKEA Fundatzailea