IKEA taldean ez dago "gizonarentzat" edo "emakumearentzat" den lanik
Emakumearen diskriminazioa gizartean bistako gertaera bat da eta lan eremuan (batez ere sektore batzuetan) gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna areagotzen da. IKEA taldean joera hori aldatu nahi dugu, ez dugulako uste "gizonentzat" edo "emakumeentzat" diren lanik dagoen. Mari Carmen, logistika saileko langilea, IKEA taldearen barruan lanpostuetara heltzeko berdintasunaren bilakaera horren adibide garbi bat da.
Kulturalki, gizarteak beti erlazionatu ditu lanpostu zehatz batzuk genero zehatz batekin. Joera hau aldatzen ari den arren, asko geratzen da egiteko, joera guztiz desagertu arte. IKEA taldean joera hori aldatzea nahi dugu, eta emakume eta gizonek libreki eta baldintza berdinetan nahi duten lanean lan egin dezaten, etiketarik eta aurreiritzirik gabe.
Logistikaren sektorean gizonak diren langile askoz gehiago dago emakumeak baino (gutxi gorabehera langileen % 78a gizonak dira) eta, horregatik, berdintasun hori lortzeko lantzen ari garen fokuetariko bat da.
«Enpresa osoan emakumean langileen % 60a garen arren, logistikan % 22a bakarrik lan egiten dugu».
Mari Carmen logistikan lan egiten duen emakumeetako bat da. 2005ean lanean hasi zenetik errealitate hau nola aldatu den ikusi du. Berak esaten duenez, "3 emakume ginen gizon askoren artean. Hala ere, lan-baldintzak eta lankideen arteko abegia beti izan dira positiboak. Lehenengo momentutik, berdin tratatu gintuzten", aitortzen du.
Alde handiak egiten dituzten neurri txikiak
Erakunde bezala, oinarrizkoa iruditzen zaigu zenbaki tendentzia hori ezeztatzeko. Horregatik da garrantzitsua gure Berdintasunerako II. Plana. 127 neurri baino gehiagorekin, besta gauza batzuen artean, gizonen eta emakumeen artean talde profesional ezberdinetan ordezkaritza orekatu bat egotea sustatzen du, batez ere generoetako bat gutxi ordezkatuta dagoen sektoreetan.
Hortza, estrategiara gizonen lanpostuetan lan egin nahi duten emakumeak (eta alderantziz) ekartzera lagunduko gaituzten erakundeak erantsi ditugu, eta berdintasunezko hautaketa-prozesuak bermatzen ditugu.
Badakigu aurrean dugun bidea zein luzea den. Pertsonen arteko berdintasuna lortzeagatik enpresan zein orokorrean borrokatuko dugun lan bat da. Gure nahia Mari Carmen bezalako emakume eta gizon gehiago arriskuan jartzea eta izan nahi duten profesionala bilakatzearen ametsa lortzea da. "14 urte hauetan aldaketak egon dira lanean emakumeak jasotzen duten tratuari dagokionez, ez bakarrik IKEA taldean, gizartean ere", baieztatzen du. «Ezin da pauso bat atzera eman».
