Ezagutu Lorena
Hasieran, Lorenak ez zuen Ellas lo Bordan tailerrean parte hartu nahi. Baina, orain, ez daki josi gabe bizitzen. Makinen artean joskintzarekiko zaletasuna eta bizitzeko beste modu bat aurkitu ditu. ATERSTÄLLA kuxinen bilduma sortu duten 20 emakumeetako bat da; Madrilgo IKEA dendan aurki ditzakezu kuxinok.
Josten hasten naizenean, aske sentitzen naiz”
Goizeko 7:00ak dira ia. Lorenak autobusa hartzen du, eta trena gero. Bere urte eta erdiko alabaren haurtzaindegia lantegitik hurbil dago; horregatik, lanera joan baino lehen hantxe uzten du.
Neska guztiak goizeko 8:00etan hasten dira lanean, eta arratsaldeko 4:00etan etxera joaten dira. Guztien artean adostu zuten ordutegi hori proiektua abiatu zutenean.
Eta pentsatzea eskaini ziotenean ez zuela batere argi ikusi! Are gehiago, Lorenak ezetz esan zuen. Konbentzitu egin behar izan zuten.
«Eskerrak! Izan ere, oso gustura nago orain! Hasi nintzenean, ez zitzaidan jostea gustatzen, baina orain ez nuke beste ezerengatik aldatuko», azaldu digu.
Ellas lo Bordan tailerra. Orain, horretan lan egitea du amets, baina duela hilabete batzuk ez zekien orratz bat hartzen ere.
Oihalen artean guztia ondo dabil.
Lorena ez da inoiz IKEA dendan egon. Hala ere, bere eta lankideen kuxinak Madrilgo dendetan ikusteko irrikitan dago. Joango den lehen aldia izango da, eta hantxe egongo da bere eta gainerako emakumeen lanaren emaitza.
- «Zerk egiten zaituen zoriontsuen jakin nahi genuen, Lorena».
- "Alabak egiten nau zoriontsuen. Bera zoriontsu ikusteak eta inoren laguntzarik gabe aurrera atera dezakedala sentitzeak".
Lorenak etorkizunean oihalen artean jarraitzea espero du. Patroigintzan berezitu nahi du, eta beti ikasten jarraitu. Bere denda izan nahi du, eta umeentzako arropa egin. Bere diseinuak janzten lehena, alaba, noski.