Saltatu

Ezagutu Kathy

Josten ari denean, Kathy-k zerbait sortzen ari dela sentitzen du, atzean prozesu polit bat duen zerbait egiten ari dela, alegia. Oso gustuko du prozesu osoa ikustea, patroitik hasi eta kuxina bukatu arte. Berak eta beste 20 emakumek sortu dute IKEA-ren ÅTERSTÄLLA kuxin-bilduma Ellas lo bordan lantegian.

Lantegitik gehien gustatzen zaidana da bai ni bai nire semea oso seguru sentitzen garela bertan

Kathy izan da tailerrera iristen azkena. Orain arte, adineko pertsonak zaintzen egiten zuen lan. Hasieran, prestakuntza-egunetan lortu zuten erritmoa hartzea kostatu zitzaion; hala ere, harrera bikaina egin ziotela sentitu zuen, eta motibazio handia zuen.

«Gauza asko gustatzen zaizkit lantegian! Baina, beste ezeren gainetik, bertan bai ni bai nire semea seguru sentitzen garela», esan du Kathyk.

Hemen hasi baino lehen, duela urte batzuk, Administrazio Kudeaketa ikasten ari zen. Zenbakiak izugarri gustatzen zaizkio! «Bere garaian ezin izan nituen ikasketak bukatu, arazo asko bainituen... Semea eta biok bakarrik gelditu ginen, eta ez nuen nora jo», azaltzen du.

Bizitza osoa eta lasai bat

Baina arazo horiek gainditu zituen, eta gero eta lausoago ikusten dira oihalen eta josteko makinen artean. Hemen eta orain, Kathy ekoizpen betean dagoenean da zoriontsuen. Denboraren joanaz ere ez da konturatzen. Tailerrean, kontzentrazioa ia ukitu ere egin daiteke. Leku honetan duten ilusioahatzekin uki daiteke.

Kathy zoriontsua da. Badaki bai bera bai semea ondo daudela; inoiz ezingo zukeen imajinatu hainbeste laguntza eta aukera izango zituenik.

"Ellas lo bordan" gertatu ahal zitzaidan gauzarik onena da

«Orain gustura nago lanean, eta zorteko sentitzen naiz proiektu honetan sartzeko aukera izateagatik. Gertatu ahal zitzaidan gauzarik onena da», esan du, alai.

Orain, Kathy biltegiko burua da, hain zuzen ere zenbakiekin ondo moldatzen delako: inbetarioa, stocka... Horrez gain, Administrazioa eta Finantzak sailean ere lagunduko du.

Uste zuen bizitzea agoantatzea baino ez zela. Orain, ikusi du bizitzea askoz ere gehiago ere badela. Kathy emakume ahaldundua da, eta aukeraz beteriko etorkizun distiratsua josten ari da.