Ezagutu Giane
Ellas lo Bordan proiektuko lantegian emakume liluragarrien historiak ezkutatzen dira. Adibidez, Brasileko Gianeren historia. Berak orratz eta ehunen artean, lanbideaz gain zaletasuna ere aurkitu du. Orain ezin zoriontsuago dago, berak eta bere lankideek egindako ÅTERSTÄLLA bildumako kuxinak IKEA dendan salgai ikusita.
Alabak poz handia hartzen du nire kuxinak IKEA dendan ikustean”
«Batzuetan pentsatzen hasten naiz... Denbora aurrerantz doa eta etorkizuna imajinatzen saiatzen naiz. Itxaropenak mugiarazten nau. Ez dakit zer gertatuko den, baina izugarri gustatuko litzaidake ehungintzaren munduan hazten jarraitzea».
Bera Giane da, une honetan Ellas lo Bordan lantegia osatzen duten 20 nesketariko bat. Orain, horretan lan egitea du amets, baina duela hilabete batzuk ez zekien orratz bat hartzen ere.
0-tik 100ra joskintzaren munduan
Ellas lo Bordan proiektukoek ez zuten zalantzarik izan lantegiko kide izateko aukera eskaintzerakoan. Berak abegi-zentroan izan zuen proiektuaren berri; ez zeukan lan finkorik, eta aukera horri esker bizia goitik behera aldatu zitzaion.
"Momentu hartara arte denetatik egin dut. Arrandegi kurtso bat eta guzti! Baina alabarekin oso zaila zen lan bateragarri bat aurkitzea. Gogoan dut abenduan egin nuela elkarrizketa, eta aukeratu egin ninduten!», kontatu digu Gianek zirraraz beterik.
Ordutik, lantegian hazi egin da etengabe. Bere ustez, horixe da hain zuzen gauzarik onena: etengabe ikasten ari dela.
«Ez dakit nola azaldu dezakedan... neure buruarekin pozik sentitzen naiz! Adibidez, egun berean patroigintza, ebaketa eta joskintza egin ditugu. Denbora igaro ahala, produkzio-prozesu osoa ulertzeko gai zara», azaldu digu.
Brasilen, bere jaioterrian, Gianek beti hezkuntzan lan egin zuen. Ellas lo Bordan proiektuko lantegiara sartu zen arte ez zekien josten. Izan ere, bere amak beti josi izan du, eta berari oso zaila iruditzen zitzaion. Orain, bere etorkizuna bihurtu da.
"Ehungintzaren sektorearekin lotura duen zerbait egitea gustatuko litzaidake, aukeraz betetako mundu zabala dela uste baitut", dio.
"Alabak poz handia hartzen du nire kuxinak IKEA dendan ikustean"
Gianeren alabak 8 urte ditu. Bera ere egunero doa "Ellas lo Bordan" proiektuko lantegira; bertan haurren hezitzaileak zaintzen du lehenengo, eta ondoren eskolara eramaten du. Bere amak beti kontatzen dio lantegian zer egiten duen; umeak adi-adi entzuten dio, begiak itxi gabe.
«Panpinatxo bat egin nion eta orain josteko makina bat oparitzea nahi du, baina oso garestiak dira!», dio Gianek. Badirudi beregan beste ikastun txiki bat duela...
Biak IKEA Vallecas dendaren ondoan bizi dira eta zenbait alditan joan dira. «Alabari asko gustatzen zaio IKEA dendan nik jositako kuxinak ikustea... Lagun asko horiek erosteko irrikitan daude».