Ellas lo bordan
IKEA taldearen ikuspegia lortzeko, hau da, ahalik eta pertsona gehienentzako eguneroko hobea sortzeko, guztion bizitza onera eraldatu behar da. «Gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa nahi dugu, zentzu guztietan». Elena Gascok, bizimodu jasangarria eta osasungarriaren arduradunak, ÅTERSTÄLLA bilduma IKEA Espainiara nola eta zergatik heldu den kontatuko digu.
Emaiguzu karratu bat eta mundua aldatuko dugu”
«Batzuetan pentsatzen hasten naiz... Denbora aurrerantz doa eta etorkizuna imajinatzen saiatzen naiz. Itxaropenak mugiarazten nau. Ez dakit zer gertatuko den, baina izugarri gustatuko litzaidake ehungintzaren munduan hazten jarraitzea».
Bera Giane da, une honetan Ellas lo Bordan lantegia osatzen duten 20 nesketariko bat. Orain, horretan lan egitea du amets, baina duela hilabete batzuk ez zekien orratz bat hartzen ere.
Oso zirraragarria izan da Ellas lo Bordan enpresarekin elkarlanean aritzea, eta, bestalde, Service Office-eko eta Alcorcón dendako atal desberdinetako lankideekin ere aritu gara. Bakoitzak bere ekarpenak egin ditu eta ilusio osoa jarri dugu helburu bakar bat lortzeko: ÅTERSTÄLLA bilduma errealitate bihurtzea.
ÅTERSTÄLLA kuxin-zorroa baino zerbait gahiago da, edo "Ellas lo Bordan" proiektuko emakumeek esaten duten bezala, "karratu bat baino askoz gehiago da". Produktu honek umeen ardura duten eta hainbat arrazoi izugarrirengatik (pobrezia edo tratu-txarrak, adibidez) ahultasun-egoeran dauden emakumeei bizitzeko bitartekoak eskaintzen dizkie.
15 nazionalitatetako 20 emakumek josi dituzte banaka-banaka bilduma berri honetako zorroak. Kuxin-zorro hauen atzean daudenei esker, gure bezeroei produktu paregabea eta eskuz egina eskaintzen diegu, eta gizarte inklusibo eta bidezkoago bat lortzeko ekarpena egiteko aukera ere ematen diegu.
IKEA-ren ikuspegia etxerako altzariak eta dekorazio-osagarriak saltzea baino askoz ere gehiago da. Milioika pertsona inspiratu eta horientzako bizimodu hobea lortzeko aukera dugu, bai eta berdintasuna, aniztasuna eta giza eskubideekiko errespetua sustatzea ere, gizarte bidezkoago eta jasangarriago bat lortzeko, zentzu guztietan.
Zu behar zaitugu gure etxea, guztiona, leku hobea izan dadin.
Elena Gasco
Etxeko Bizitza Iraunkor eta Osasungarriaren arduraduna
IKEA Ibérica taldean, baita ÅTERSTÄLLA proiektuarena ere
ÅTERSTÄLLA bilduma: bihoztun kuxinak

ÅTERSTÄLLA bilduma herrialde batzuetan baino ez dago eskuragarri, besteak beste, Belgikan eta Holandan. Orain, Espainian, bilduma hau IKEA taldearen eta Ellas lo Bordan ekimenaren arteko lankidetzaren emaitza da. Gure ehun-gaiak 6 kuxin-zorro egiteko lehengaia dira; gero, kuxin horiek Madrilgo dendetan salduko dira. Ezagut ezazu proiektua!
Ezagutu Ellas lo Bordan proiektuko emakumeen historia
"Alabak poz handia hartzen du nire kuxinak IKEA-n ikustean"
Giane - Ellas lo Bordan proiektuko jostuna
"Josten hasten naizenean, aske sentitzen naiz"
Lorena - Ellas lo Bordan proiektuko jostuna
"Lantegitik gehien gustatzen zaidana da bai ni bai nire semea oso seguru sentitzen garela bertan"
Kathy - Ellas lo Bordan proiektuko jostuna
"Egun bakoitza erronka bat da: atzo atera ez bazitzaizun ere, bihar berriz saiatuko zara"
Dyna - Ellas lo Bordan proiektuko jostuna