Eduki nagusira joan

Dyna ezagutu

Dyna gizarte-bazterketako arriskuan dagoen Ellas lo Bordan proiektuko 20 emakumeetako bat da. Denen artean, ÅTERSTÄLLA kuxin-bilduma sortu dute; bilduma hau Madrilgo IKEA dendetan eskuratu daiteke. Lantegian, bizimodua, lagunak eta lanbidea aurkitu ditu. Eta bere historia kontatu digu...

Egun bakoitza erronka bat da: atzo atera ez bazitzaizun ere, bihar berriz saiatuko zara

Dyna, ellas lo bordan proiektua

Dynak argi dauja: «Ellas lo Bordan nigana heldu zen». Garai hartan zegoen abegi-zentroan izan zuen proiektuaren berri. Lagun Steffy dagoeneko proiektuaren barruan zegoen, eta proiektuaren berri eman zion. Baina Ellas lo Bordan proiektuko zuzendaria izan zen proiektuan sartu ahal izateko elkarrizketa egin nahi zuen galdetu ziona.

Pozik, prestakuntza uztailaren hasieran hasi zuen, jostun-talde osoarekin batera. Talde hau da, hain zuzen, lanak duen gauzarik onena bere ustez.

«Nire lankideekin zoriontsua naiz: adarra jotzen diogu elkarri, ondo pasatzen dugu, elkar zaintzen dugu... Goizetan, heltzen zarenean oso gustura sentitzen zara hemen. Hona etortzea polita da», laburbildu du harrotasunez.

Egun bakoitza erronka bat da:

Oraindik eguzkia ez da irten Dyna altxatu, dutxatu, umeak jantzi eta gosaria ematen dienerako. Ez du astirik bikiak haurtzaindegira eramateko; beraz, abegi-zentroko lagun batek eramaten ditu bere seme-alabekin batera. Autobusa, trena eta metroa hartu ostean, lantegira iristen da. Lanera berriz ere!

Han, Montsek, lantegiko buruak, eguna antolatu eta zereginak banatzen dizkie. Denak txandakatu egiten dira: patroigintza, ebaketa, joskintza, konponketak... «Egun bakoitza erronka bat da: Atzo atera ez bazitzaizun ere, bihar berriz saiatuko zara».

"Ellas lo bordan" - Dyna makinan josten

Neskek lana errazteko moduak bilatzen dituzte, eta bakoitzak beretzako gordetzen dituen trikimailuak ikasten ditu. Horrela, etengabe ikasten dute.

"Kuxin hau amatxok egin du! "

Dyna oso harro dago berak eta bere lankideek egindako kuxinak IKEA dendetan salduko direlako. «Orain dela gutxi joan nintzen IKEA taldera lehenengo aldiz laneko nagusi batekin, eta izugarri gustatu zitzaidan! Guztiak txunditzen ninduen... Begiratu hori! Eta hori! Zenbat gauza egiten dituzten», komentatzen du alai.

Bere seme-alabak oraindik txikiak dira, baina Dynak kuxin bat eraman zienean, behin eta berriz errepikatzen zuten: «Amatxok egin du, amatxok egin du!».

Dynari, dagoeneko atzean utzi dituen hainbat gauza txar gertatu zitzaizkion iraganean. Horregatik, asko kostatu zitzaion jendearengan konfiantza izatea «Orain, badakit bizitzen ari naizen hau erreala dela; laguntza handia jasotzen ari naiz (dokumentazioarekin, bizileku-baimenarekin...) eta orain bai, fidatzen naiz. Horrexek ematen dit zoriontasunik handiena. Lasai egon ahal izateak», dio.

Emakume ausart hau ziur dago zerbait lortzeko bi gauza hauek baino ez dituela jakin behar: batetik, zer nahi duen, eta bestetik, zenbat borrokatzeko prest dagoen.