Saltatu

Amatasuna, IKEA taldean arrakasta profesionalarekin bat datorren garai bat

Haurdunaldiaren ostean berriro lanean hastea IKEA taldean egunero lantzen ari garen eskubideetako bat da. Isabel Garridok, People & Culture Manager IKEA Badalona dendan, ama izatea eta lanean haztea posiblea dela erakusten du. Bi neska txikiekin, Isabel bere alabez disfrutatzeko eta erronka berriei aurre egiteko eta profesional bezala aurrera egiteko lanera kargatutako pilekin itzultzeko gai izan da.

 

Amatasunagatik gertatzen den lan diskriminazioari buruzko egiazko datuak lortzea zaila den arren, Lanaren Nazioarteko Erakundek jakinarazten du momentu ezberdinetan emakumeak haurdunaldi baten ostean lanean berriro hastea lan zaila dela, askotan desberdintasunak sortzen dituela eta kasurik okerrenean lanpostuak uztea eragiten duela.

Egoera honetaz jabetuta, IKEA taldean gure emakume langileak haurdunaldiaren eta haurren jaiotzaren ostean berriro lanean hasten direnean modu berdintsu eta erraz batean egin dezaten saiatzen gara.

Isabel Garrido People & Culture Manager moduan lan egiten du Badalonako dendan eta IKEA taldean lan egiten hasi zein ia duela 11 urte diru-laguntza batekin. Harrezkero, pertsona moduan hazteaz gain, profesional moduan ere garatu da eta enpresaren barruan pixkanaka-pixkanaka mailaz igo da.
Isabelek bi haurdunaldi bizi ditu 4 urte baino gutxitan eta bere esanetan prozesua oso sinplea eta erraza izan da. «Pribilegio bat da haurdunaldiaz eta amatasunaz disfrutatzea. Oso lagunduta eta errespetatuta sentitu naiz momentu guztietan», adierazten du.

Ordaindutako lan-utzialdiaren 2 hilabete disfrutatu ditut. Oporrekin eta edoskitzaroarekin batera, lanera itzultzea errazagoa izan da. Nire neskekin igarotako hilabeteak zoragarriak izan dira eta lanera itzultzea apartekoa izan da», azpimarratzen du.

Hesiak sustraitik kentzen

IKEA taldean irmoki sinesten dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bermatzen duten planetan. Emaitzak frogarik onena dira: langileen % 60 emakumeak dira, eta zuzendaritza-postuen % 51 emakumeek hartzen dute.

Amatasunari eta aitatasunari dagokionez, baimenak luzatzea erabaki dugu lan-utzialdiekin osatzeko aukerarekin, partekatutako erantzukizuna sustatzeko eta emakumeek gizonek dituzten aukera berdinak izatea lanpostua amatasunaren etapa berriarekin bat etortzeko asmoarekin.

Isabelek eta bere bikoteak oso argi izan zuten zereginen banaketa hori familian. "Nire bikoteak lanaldia murriztu zuen lehenengo alaba izan genuenean eta oraindik horrela lan egiten ari da. Etxean antolatzeko erabaki dugun forma da", esaten du. Hala ere, ez du ahazten IKEA taldeko mugaz kanpo dagoen bidegabeko gizartearen errealitatea. "Azkenean, partekatutako erantzukizuna dagoen arren, haurrek amarekin edo aitarekin ematen duten denboraren desberdintasuna asko nabaritzen da, eta emakumeak izaten ohi dira denbora gehiago igarotzen dutenak. Zeharbidez, horrek emakumeak kaltetzen ditu enpresen kanpo denbora gehiago ematen dutelako. Zorionez, hori ez da IKEA taldean gertatzen", esaten du.

Emakumeen talentuaren alde egiten dugu apustu

2013an, Isabel IKEA Badalona dendako giza baliabideen ataleko nagusira igoarazi zuten. Bere lehenengo alaba 2016an jaio zenean, ez zen arazo bat izan bere karguarekin jarraitzeko. Eta aurten, bere bigarren amatasun-bajaren ostean, hazten jarraitzeko aukera izan du, People & Culture izeneko sailaren arduradunaren postua lortu arte.

«Nire lagunei kontatzen diedanean amatasun-bajaren ostean ardura gehiagoko postu batean hasi nintzela lan egiten, zera esaten zidaten: Badirudi enpresa batzuk lortzen ari direla», adierazten du.

2010etik aurrera, 51 emakume euren postutik igo dira IKEA taldean haurdun zeuden bitartean edo haurdunaldiaren ostean. Badakigulako berdintasunean hobeto lan egiten dela, horregatik mezu hau pertsona guztiei helarazi nahi diogu, eta baita harantzago ere. Aldaketaren eragilea izan nahi dugu eta bidezkoa eta berdintsua den gizon eta emakumeen edo aita eta amen arteko egunerokotasun bat sortu nahi dugu. Isabelek azpimarratzen duen moduan, "berdintasunean ez da bakarrik hobeto lan egiten, baizik eta lan egiteko modu bakarra da".