Ahalduntzea
Emakumeak ahalduntzea, independenteak izaten eta beren bizitza hobetzen laguntzea, benetan zaila da munduko eremu jakin batzuetan. Horixe da IKEA-k Social Entrepreneurs programarekin, eta bere fundazioaren bidez, osatu nahi duen helburuetako bat.
Indiako emakumeak ere ahalduntzen: «bizitzak aldatzen dituzten proiektuak daude”
Emakumeek eta bizi diren komunitateek bizitza hobea izan dezaten beren buruarengan konfiantza handiagoa izateko tresnak eman behar zaizkie, harrotasuna, ahalduntze ekonomikoa, baikortasuna eta aldaketarako indarra lortze aldera.
Emakume indartsuak eta borrokalariak dira, produktu bakarrak eta errepikaezinak sortzen dituztenak. Emakumeetariko askok, Sarojek adibidez, istorio gogorra dute atzean, baina gainditzen jakin dute IKEA-ri eta beren iraunkortasun sinestezinari esker.
"15 urterekin ezkondu nintzen. Inoiz ez dut nahi nuena izateko aukerarik izan"
Saroj (31 urte ditu orain) Uttar Pradesh Indiako herri xumean hazi zen. Beste 5 neba-arreba ditu. Beren aita nekazaria zenez, seme-alabek zortzigarren mailara arte bakarrik ikasi ahal izan zuten. «Umea nintzenean ikastetxera joaten nintzen eta oso zoriontsua nintzen. Lagun asko nituen!», gogoratu du.
«Orain, oroitzapen horiek ia ezin ditut gogoratu ere egin. Senarraren etxera iritsi nintzenean dena ahaztu nuen».
Sarojek 4 seme-alaba ditu, eta orain dela gutxira arte ez zuen dirurik, ezta ezagutzarik ere. Ez zuen bizitza bere kabuz irabazteko senarraren baimenik. «Nire senarrak ia ez zuen lanik; noizean behin bakarrik lan egiten zuen», azaldu digu. «Banekien lanen bat lortzen banuen, zailtasun gutxiago edukiko genituela».
Saroj emakume ahaldundua eta independentea da egun
Sarojentzat, etorkizunerako itxaropenak aldatu egin ziren emakumeak ahalduntzeko IKEA Fundazioaren programaren ordezkariak bere herrira iritsi zirenean.
«12 emakumeren taldea egin zuten eta brodatzen eta josten ikasi ahalko genuela esan ziguten», dio Sarojek.
Baina senarrak eta beste senide batzuek ez zioten etxetik irteten uzten. "Gezurrak baino ez zirela esaten zidaten. Baina planto egin eta esan nien: aukera hau eskaini didate eta hartu egingo dut, egia edo gezurra bada ere. Denak nirekin haserretu ziren... baina aurrera jarraitu nuen nire erabakiarekin».
Bere pertseberantziak fruituak ematen ditu: Saroj artisau gisa ari da lanean, mundu osoko IKEA taldearen denetan saltzen diren edizio mugatuetako osagarrien bildumak sortzen.
«Nire ametsa honetan lan egiten jarraitzea da», dio. Berarentzat garrantzitsuena da irabazten duen diruarekin umetatik izan duen ametsa bere seme-alabentzako bete dezakeela: «Nire seme-alaba guztiak eskolara joaten dira. Bizitzan urrutira iritsi daitezen nahi dut, ikastea, aurrera egitea eta nahi dutena izatera iristea».
Mundu osoko emakumeen independentzia eta berdintasunaren alde borrokan jarraitzen dugu
IKEA taldeak Saroj bezalako emakumeei laguntzen jarraitu nahi du, ekonomikoki laguntzarik behar ez izateko, beraiek eta etorkizuneko belaunaldiek bizitzan aukera hobeak izan ditzaten. Emakumeak ahalduntzean, umeen osasuna, hezkuntza eta etorkizuna hobe ditzakegu, Sarojek dioen moduan: «Amek nahi duten gauza bakarra da seme-alabak zoriontsu izatea eta ondo bizitzea».