IKEA Foundation: Aldaketa globalak soluzio lokalen bidez
IKEA Foundation-ek munduko komunitaterik zaurgarrienetako batzuetan lan egiten du, non beharrak (eta aukerak) handiagoak diren. IKEA Foundation Week-aren zehar, mundu-mailan erabilgarriak izan daitezkeen soluzioak garatzeko bertako komunitateetan lan egiten duten gure bazkide harrigarri batzuengan jarriko dugu arreta.
Klima-aldaketan pentsatzen badut...
Aurten, esaldia zuk osatzea proposatzen dizugu. Ikusi mundu osoan planteatzen ditugun galderak eta partekatu zure iritzia. Aldi berean, ezagutu nola IKEA Foundation-eko bazkideen lanak aldaketak bultzatzen dituen gure inguruan.

Bisitatu IKEA Foundation informazio gehiago lortzeko
Zer motatako aldaketa-eragilea zara?
Etorkizun jasangarriago batera garamatzaten bide asko daude, eta funtsezkoa da gehiengoaren mesederako izango diren aldaketak sustatzea. Osatu esaldi hauek zure ustez beharrezkoak diren soluzioekin, eta ezagutu nolako aldaketa-eragilea zaren.
Ezagutu IKEA Foundation-ekin elkarlanean ari diren aldaketa-eragile batzuk

Metano-isuriek osasunari eragiten al diote?
Global Methane Hub-ek, IKEA Foundation-eko bazkideetako batek, metano-isuriek pertsonengan eta planetan duten eragina azalduko digu.

Etorkizun jasangarria bermatzeko behar dugun guztia
SNV-k, IKEA Foundation-eko beste bazkide batek, adierazi du zergatik diren beharrezkoak tokiko eta mundu mailako soluzioak etorkizun jasangarria lortzeko.
Ba al zenekien...?
- Sortu zenetik, IKEA Foundation-ek 2.000 milioi euro baino gehiago banatu ditu 200 bazkide baino gehiagoren artean, eta horrek pertsona gehienentzako egunerokotasun hobea sortzen du.
- IKEA Foundation-ek mundu osoko bazkide profesionalei dirulaguntzak ematen dizkie, epe luzera aldaketa sistemikoak sortzeko.
- IKEA Foundationek IKEA-ren ondarea eta balioak partekatzen ditu, baina negozioarekiko independentea den erakundea da.
Elkarrekin, planeta honen historia betiko alda dezakegu
Ezagutu nola IKEA Foundation-ek laguntzen dien bere bazkideei denboran mantentzen diren aldaketak sortzeko. Ikusi bere webgunea informazio gehiago lortzeko.
