Partekatutako irrika: arrakastaren gakoa
2018. urte fiskalean (2017ko ir - 2018ko ab), IKEA taldeak 38 800 milioi euroko zifra lortu zuen txikizkako salmentan (bezeroentzako zerbitzuen salmenta barne hartuta eta zergarik gabe).
Apalak izatea serioa da
Pentsalari sortzaileekin kolaboratzen dugu premiazko arazoak zein etorkizunekoak ebazteko, hala gehiengoarentzat hobea den egunerokotasuna sortzeko. Aukera eta erronka berriei aurre egitera ausartzen gara diseinatzaile, marka, artisau, ikasle eta gehiagoren laguntzari esker.
«Besteengandik ikasteko prest egotean datza, baita gure mugak ez ohiko moduan gailentzean», dio Peter van der Poelek, IKEA taldearen Hornidura eta horniketa sailaren zuzendariak eta IKEA of Sweden taldeko zuzendari nagusiak.
Jolas gehiago zure egunerokotasunean
IKEA eta LEGO taldeak batzen dira
Jolasak etxea eta mundua leku hobeak egiten ditu
LEGO eta IKEA markek jokoarekiko pasioa partekatzen dute. Hala ere, elkarrekin jolastea desordenaren sinonimoa dela zalantzan jarri nahi genuen, modu sortzaile, humanista eta dibertigarrian.
Badakigu helduek eta haurrek gauzak oso modu ezberdinean ikusten dituztela eta antolaketa ez da salbuespena. Beraz, gure helburua da gurasoak konbentzitzea «desordena» jolasaren parte dela. Familiak inspiratu nahi ditugu elkarrekin jolasteko. Edo bakarrik. Baina jolasten jarrai dezatela.
Jokoaren azken txostenaren arabera, haurren % 47k denbora gehiago eman nahi dute gurasoekin jolasean.
Era berean, gurasoen % 90ek adierazi zuten jokoa funtsezkoa dela ongizaterako eta zoriontasunerako.
Adidas eta IKEA:
Zer ikas dezakegu beste batzuengandik
Bizitza aktibo eta osasuntsu baten pasioa duten bi marka bidaia liluragarri batean murgilduko dira. Adidasek beti sinetsi izan du pertsonen bizimodua aldatzean eta IKEA taldearen funtsa beti izan da pertsonen eguneroko bizitza hobetzea.
Gure erronka elkarrekin lan eginez bi munduek bat egitea eta etxean ongizatea esploratzea da. Gure helburua pertsonek beren denbora etxean nola partekatzen duten inguruko ezagutza handitzea: ariketa, lo egitea eta etxean jatearen artean, zer egiten dute? Kontua da ariketa gure eguneroko errutinaren parte izatea, batez ere emakume gazteengan erreparatuz.
Nola erraztu dezakegu pertsonek bizimodu aktiboa izatea? Adi egon hura jakiteko.
Kirola guztiontzat irisgarria izatea da gure helburua. IKEA markarekin batera, etxe batek egin dezakeen papera aztertuko dugu, ariketa egiteko oztopoak kentzeko ».”
- Josefine Aberg, Adidas taldearen Diseinu zuzendariordea
Hiru kolaborazio interesgarriri begiratu bat
Ikusi dituzu 2018ko IKEA taldeko bildumak?
Paregabeko bilduma inperfektua sortzen
Artisau-produktuen edertasuna akats txikietan datza. Hala, gure erronka INDUSTRIEL bildumarekin, produktu bat masan ekoiztea izan zen, produktu artisau baten sentsazio paregabearekin, eta mundu osoan eskuragarri egotea. Piet Hein Eik diseinatzaile herbeheretarrarekin elkartu gara eta zurarekin, kristalarekin, zeramikarekin eta ehunekin lan egiteko modu berriak aurkitu ditugu.
Gure mugak gailendu zituen lankidetza. Pena merezi izan zuen.
Gure ideiei erronkak jartzean sinesten dugu, ikasteko eta bizitza hobea sortzeko. Los Angelesko Chris Stamp moda-diseinatzailearekin batera, SPÄNST bilduma sortu genuen, bizitza aktiboko eta hiriko bizimodu aktibo bat bizi duen kontsumitzailerik gazteenarentzat. Beharrezko guztia dauka: biltegiratzeko altzarietatik IKEA taldeko lehen monopatinera arte.
Egunerokotasunean hobeto moldatzeko sorkuntza
INNEHÅLLSRIK, zazpigarren edizio mugatuko bilduma berria Indiako artisauekin batera sortutakoa. Emakumearen Munduko Egunean bilduma aurkezten dugu, sortu zuten emakume boteretsuak ospatzeko. Era askotako generoen desoreka murrizten laguntzeko egiten ari direna nabarmentzeko une egokia izan zen. Zenbait tutorial ere garatu genituen elkarlanean, eta mundu guztiak ikasi dezake eskulan hauek nola egiten diren.
Zer da hau?
Kolaborazio gehiago daude martxan
Little sun, Virgil Abloh, UNYQ y Area Academy, Saint Heron eta Sonos.


