Saltatu

Dibertsitateari ateak irekitzen

Mundu osoan, IKEA taldeak 208 000 kolaboratzaile ditu 2018. urte fiskala amaitzean (2017ko ir - 2018ko ab).

Behin eta berriro erakutsi dugu: lan egiteko gunean dibertsitate gehiago badago, erakundea ere sortzaileagoa eta garrantzitsuagoa da. Hala, Indiako IKEA dendan lan egiteko eskakizunen % 20a baino ez zirela emakumeenak ikustean, aukera handia genuela jakin genuen.

«Indian emakume gaztea izateko une paregabea da» dio Preet Dhuparrek, IKEA Indiako finantza-zuzendariak. «Indiak ekonomia indartsua izan nahi badu, ezin du kanpoan utzi populazioaren % 50a. Eraldatze horretan paper garrantzitsua izan dezakegu».

Hala ere, lantaldearen parte izan nahi bazara eta Indiako emakumea izanda, batzuetan, inguruan daukazun gizartearen eszeptizismoaren kontra borrokatu behar zara. Shireen Begum eta Safia Begum duela gutxi sartu ziren IKEA Hyderabad dendan, neska eta beste emakume batzuk inspira ditzake.

Biek 20 urte baino ez dituzte, eta gizarte-tabuak apurtu dituzte lan eginez. «Pentsaera aldatzean datza», dio Shireenek.

Shireen eta Safiak Hyderabadeko fakultatean entzun zuten lehenengoz hirian IKEA denda irekiko zela. Era berean, talentu berrien bila ari ginela jakin zuten, gure prestakuntza-programaren parte izateko eta etorkizunean lana izan zezaketela. Izen ematea erabaki zuten, baina bazekiten familiak konbentzitu behar zituztela, gauza zuzena egitea zela uler zezaten. Safiaren eta Shireenen gurasoek ez zeukaten goi-mailako heziketarik, eta alaben gogoek ustekabean harrapatu zituzten.

«Egia esanda, ez nuen pentsatzen goi-mailako heziketa amaitu eta gero lan egingo nuenik», aitortzen du Shireenik. «Neska izanda, nire gurasoek ez zuten uste lanik izango nuenik, ez zekiten asko lan munduari buruz, gauza berri asko azaldu nizkien» dio Shireenek. «Hasieran, oso kezkatuta eta beldurtuta zeuden, nire segurtasunak kezkatzen zituen. Indian, sexu-jazarpen kasu asko egon dira lan munduan. Hala ere, gaur egun, garatzen ari naizela ikustean, desberdina da».

“
Indiak ekonomia indartsua izan nahi badu, ezin du kanpoan utzi populazioaren % 50a.
”

– Preet Dhupar, IKEA Indiako finantza-zuzendaria

Shireen Begumek, IKEA Food kolaboratzaileak, egunero laguntzen ditu bezeroak.

Pentsaera aldatu

Indian, emakumeak dira familia zaintzearen ardura hartzen dutenak, horregatik zaila da lanaren eta etxearen arteko oreka aurkitzea. Shireenek eta Safiak badakite zer den hori, biek sukaldatzen dute haien nebentzako, garbitzen dute eta etxearen ardura hartzeaz gain beste modu batzuetan laguntzen dute. Haientzat, familiako zereginak lan postuetara ailegatu baino lehen hasten direla.

Shireenek eta Safiak oso argi zeukaten zer nahi zuten lanean hasi zirenean. Etorkizunean, biek nahi dituzte zuzendaritza postuak, eta lanpostu horiek noizbait bidaiatzea ahalbidetu dezaten.

«Beste herrialdeetako eta erlijioetako pertsonak ezagutu nahi ditut, hizkuntza berriak ikasi», dio Safiak. «Oso garrantzitsua da pertsonek elkarri hobeto ulertzea, gaizki-ulertuak saihesteko modurik onena da».

“
Neska izanda, nire gurasoek ez zuten espero lana izan nezala».
”

– Shireen Begum, IKEA Food taldeko kolaboratzailea

Safia Begum, zerbitzu enpresen laguntzarako IKEA taldeko kidea, sexuen arteko oreka izateak inguru irekia sortzen du, kolaboratzaileak egiten dituzten ekarpenez harro egotera adoretzen dituena.

Bidezkoagoa den kontratazioa

Hyderabad dendako kontratazioa hasi zenean, lana eskatu zutenen % 80a gizonak izan ziren. «Ezin ginen jesarri itxarotera», dio Anna-Carin Månsson IKEA Indiako dendetako Giza baliabideen zuzendaria.

Hala, IKEA India emakume talentuen bila hasi zen, enpresa sareetan, erakunde eta unibertsitateetan. Emakumeak parte hartzera animatzea eta lanean laguntzea lehentasuna zen guretzat.

«Azkenean, hautagairik onenak lana izango du», dio Preetek. «Baina kontratatzen ari naizenean, ziur egon nahi dut emakume eta gizonak daudela hautatzeko».

IKEA taldeak Indian egin dituen kontratazio esfortsuek fruituak eman dituzte: kontratazioaren % 50a gizonak dira eta % 50a emakumeak, harro egotekoa da. Gainera, datorren urteetan IKEA taldeak 15 000 kolaboratzaile beharko dituela aurreikusten denez, emakumeen etorkizuna are handiagoa da.

Orekadun bizitza errazten

IKEA Indian, emakume zein gizonak animatzen ditugu lana eta familia bizitzaren arteko orekarik onena aurkitzeko. IKEA Indiak honakoak eskaintzen ditu lanaren eta etxearen arteko oreka aurkitzeko: onura paregabeak, DAGIS (suediarrean eguneko zaintza) izeneko umeak zaintzeko programa, eta aitatasun-baja programa paregabea (Indian ez dago 6 hilabeteko bajarik eskaintzen duen beste enpresarik).


Istorio gehiago