Saltatu

IKEA-ren jasangarritasun-estrategia: benetako aldaketa bat sortzen

Planeta hau da gure etxe bakarra. Eta gure etxeak inoiz baino gehiago behar gaitu orain. Berdintasunik ezak gure planeta eskuraezin bihurrarazteko arriskua dago. Intolerantziak gure planeta ezatsegin bihurrarazteko arriskua dago. Eta klima-aldaketak, hemen bizitzeko desegoki bihurrarazteko. Baina etxe bati, guk ematen diogu zentzua. Eta guk milioika pertsonari eguneroko bizitza hobea izaten laguntzeko asmo sendoa daukagu.

Eguzkia landare berde argi bat argitzen bi eraikinen artean. Atzealdean, jendea oinez.
Eguzkia landare berde argi bat argitzen bi eraikinen artean. Atzealdean, jendea oinez.

Jendea eta Planeta Positiboa helburua

2030erako asmo handiak ditugu. Lankide, bezero eta mundu osoko bazkideekin batera, klima-aldaketari, kontsumo ez-jasangarriari eta berdintasunik ezari erantzun bat eman nahi diegu. Honako hiru alor hauetan zentratuko gara:

1. Bizimodu osasuntsu eta jasangarria

Mila milioi pertsonei bizi hobea izaten ahalbidetuz eta inspiratuz, planetaren mugen barruan.

2. Zirkularra eta klimarentzat onuragarria

Klimari onura eginez eta baliabideak birsortuz, IKEA garatzen jarraitzen dugun bitartean.

3. Bidezkoa eta berdina

Eragin sozial positibo bat sortuz IKEA-ko balio-kate osoan zehar.

Gure helburuak nola bete nahi ditugu:

  • IKEA-ko altzariei bigarren bizi bat emanez
  • Energia garbia erabiltzen duen komunitate global bat sortuz
  • Planetarentzat onuragarriak diren elikagai gehiago erabiliz
  • Energia % 100 berriztagarria erabiltzen saiatuz IKEA-ren balio-kate osoan zehar
  • Emisiorik gabeko etxerako entregak eskainiz, mundu osoan
  • Mundu osoko errefuxiatuak babestuz
  • Gizarte-ekintzaileekin lan eginez
  • Genero berdintasuna eta soldata berdinak sustatuz

    Gehiago jakin nahi duzu?

    Eman begiratu bat Jendea eta Planeta Positiboa: IKEA-ren jasangarritasun-estrategiari.