Saltatu

IKEA-ren helburua eta balioak

Gure helburuak inspiratzen gaitu eta balioek gidatzen gaituzte, eta etxeko bizitza izugarri maite dugu. 

Hiru haur, oinutsik, IKEA sofa baten gainean saltoka.

IKEA Marka milioika etxeetara eramaten dugu, eta ondo diseinatutako altzari funtzionalak, iraunkorrak, ekonomikoak eta jasangarriak eskaintzen dizkiegu amets handiak eta diru-zorro txikiak dituztenei. Inguratzen gaituen munduan interesa dugu, eta eragin positiboa izan nahi dugu pertsonen bizitzan.

IKEA-ren helburua

"Gehiengoarentzat eguneroko bizitza hobea sortzea" Helburu hori altzarietatik harago doa. Eragin positiboa bat izan nahi dugu munduan; lehengaiak ematen dizkiguten komunitateetatik hasita, eta gure produktuek bezeroei etxeko bizimodu jasangarriago bat izaten laguntzen dieten moduetaraino.

Egiten duguna partekatzen et sinesten duguna defenditzen dugu, eta horrela, eragin positibo bat eragin dezakezu gizartean.

IKEA-ren negozio-ideia

Gure helburuak existitzeko arrazoi bat ematen digu, eta negozio-ideiak zer lortu nahi dugun zehazten du. Noizbait IKEA-ra etorri bazara, ziurrenik asmatuko zenuen zein den gure negozio-ideia: "ondo diseinatutako altzari erabilgarrien sorta zabal bat eskaintzea prezio hain baxuen truke, ezen gehiengoak erosi ahalko baititu"

Ingvar Kamprad, IKEA-ko fundatzailea

IKEA-ko fundatzaile Ingvar Kamprad pipa bat erretzen Älmhult-en eraiki zen lehenengo IKEA dendako aparkalekuan.
IKEA ez da pertsona bakarraren lanaren emaitza. Buru eta arima asko elkarrekin lanean aritzearen emaitza da, urte askotan zehar, alaitasunez eta sekulako lana egiten.

Ingvar KampradIKEA-ren fundatzailea


IKEA-ren balioak

Gure balioek guretzat garrantzitsua dena islatzen dute. Hain garrantzitsua, ezen gure balioei gure "pieza iraunkor" esaten diegun. Laneko egunerokoan gidatzen gaituzte, alderdi bakoitzean: pertsonak eta planeta nola tratatzen ditugun, eta hartzen ditugun erabakiak (handiak zein txikiak izan), esaterako.