Gure historia
Gaur egun, IKEA taldea mundu osoko milioika bihotzetara eta etxetara heltzen da, baina istorio arrakastatsu bakoitzak bere abiapuntua dauka. Ba al zenekien IKEA postaren bidez banatutako katalogoa erabiliz produktuak saltzen zituen negozio txiki bat izan zela, Älmhult-en, Suediako landako herrixka batean? Eta diseinuaz arduratzen diren IKEA bulego nagusiak oraindik han daudela? Hau da gure historia.


Gure sustraiak
Ingvar Kampradek IKEA sortu zuen 1943an, 17 urte zituela. Hasiera batean, boligrafoak, diru-zorroak, argazki-markoak eta antzeko produktuak saltzen zituen. Småland, Ingvar hazi zen lurraldea, lur-eremu harritsu eta malkarra zen. Garai hartan, biztanle gehienak zeukaten gutxiarekin moldatzen ziren, baliabide txikiei ahalik eta probetxurik handiena ateratzen. Horregatik esaten da Smålandeko biztanleak aurreztaileak eta berriztatzaileak omen dira eta eguneroko arazoak konpontzeko mentalitate eraginkorra omen dute. Jaraunspen honek IKEA talderen gauzak egiteko modua eta arrakasta azaltzen du.
IKEA taldearen logotipoaren bilakaera urteetan zehar:
IKEA taldeko lehenengo erakusketa
IKEA taldeko lehenengo erakusketa
IKEA taldearen lehen katalogoko prezioak hain merkeak ziren, non jendeak produktuen kalitatea zalantzan jartzen baitzuen. Horregatik, Igvarrek Älmhulteko tailer zahar bat erakusketa irekia bihurtzea erabaki zuen, bezeroek bisita zezaten eta, erosi baino lehen, produktuak probatu ahal izateko.
Nola jaio zen pakete zapalen ideia
Altzari handiak postaz banatzea oso zaila eta garestia zen eta, askotan, produktuak kaltetuta heltzen ziren. 1956. urtean LÖVET mahaiari hankak kentzea bururatu zitzaigun eta, horri esker, pakete zapalak eskaintzeko eta bezeroak altzariak muntatzeko ideia sortu zen.
LÖVET IKEA taldera itzuli da, baina orain LÖVBACKEN du izena. Ideia handia eman zigun mahai txikia.
Erronkak izugarri gustatzen zaizkigu!
Gure historian zehar, ideiarik onenak erronkarik handienetatik sortu dira; gure ustez, hori da ezberdintzengaituena. Gaur egun, IKEA etxerako dekorazio-marka ezagunenetariko bat da munduan. Gainera, gure hornitzaileek dituzten milaka langileak kontuan hartzen baditugu, ia milioi erdi pertsona ditugu gurekin lanean gure ikuspegia egia bilakatzeko, jende gehienarentzako eguneroko hobea sortzea. Eta hau hasiera baino ez da. Ingvar Kampradek esaten zuen bezala: «Oraindik asko dago egiteko. Etorkizun ezin hobea!».