Haurtxoa bainatzeko eta aldatzeko segurtasun-aholkuak
Aita edo ama izan berri bazara, konturatuko zinen zure denboraren zati handi bat pixoihalak aldatzen eta zure haurtxoa bainatzen ematen duzula, haren ohiko aldaketa-premiengatik, baba erortzen zaiolako/zaizulako, esnea botaka egiten duelako edo hain lo zaudelako non biberoiaren titiordea non jartzen ari zaren ere ez baitakizu. Eta onena: zerbait zoragarria da, ezta? Hala ere, nahiz eta oso nekatuta egon, hobe da gomendio batzuk kontuan hartzea, haurra haziz baitoa eta gero eta gehiago mugitzen baita.


Ez kendu begirik haurrari
Haurra bainatzeko edo aldatzeko unea oso ederra da, baina erraz saihets daitezkeen zenbait arrisku ere badakartza.
Egunak zure arreta eskatzen duten zenbait jarduera barne hartzen ditu, jakina, batez ere aita edo ama izan berri zarenean. Baina zure haurtxoa kontu handiz zaintzen baduzu une oro, edozein arrisku-aukera saihestuko duzu, zeinetako batzuk larriak izan daitezkeen.
Horren truke, bainatzen eta aldatzen duzun bakoitzean, sentsazio lasaia, atsegina eta segurua eskainiko dizuten harreman sakoneko uneez gozatu ahal izango duzu.

Haurtxoek ezin dute burua bainuontzitik atera. Horregatik, funtsezkoa da une oro erne egotea.
Zure haurtxoa lasaiago bainatu eta aldatu
Haurtxoak zaintzeko eguneroko errutinak oso erraz eta erosotasunez burutu daitezke oinarrizko zenbait puntu gogoan izaten badituzu.
Haurtxoa aldatzeko segurtasun-aholkuak
- Aldatzeko mahaia erabiltzen baduzu, jarri materiala erraz eskuratzeko moduan; horrela, esku batekin haurtxoari heldu ahalko diozu, eta bestearekin behar duzun materiala hartu ahal izango duzu. IKEA-ko aldatzeko mahai guztiek dena leku berean biltegiratzeko aukera eskaintzen duten erretilu edo konpartimentuak dituzte.
- Haurtxoak, gero eta helduagoak izan, gero eta gehiago mugitzen dira pixoihala aldatzen diezunean; beraz, ez kendu begirik eta, ahal izanez gero, heldu beti haurrari.
- Aldatzeko mahaiaren alde motza hormaren kontra edo beste altzari baten kontra jar dezakezu, eta kuxin edo gai bigunen batekin babestu. Jarri beti haren burua alde horretara begira, umetxoak hankekin bultza egiten badu (eta egingo du), lurrera ez erortzeko edo burua ez kolpatzeko.
- Gure VADRA aldatzeko mahaia oso erosoa da eta aldatzeko mahaira ezin hobeto egokituko da, mugitzea erabat saihestuz. Baina beste gainazal lau batean erabiltzekotan eta haurtxoa ez irteteko ertz altuak izan arren, STOPP oinarri irristagaitza jarri behar duzu haurtxoa mugitu ez dadin.
- Aldatzeko mahaiaren barandak lagungarriak izan daitezke, baina ez dute edozein erorketa saihestuko haurtxoaren pixoihala aldatzean.
Haurtxoa bainatzeko segurtasun-aholkuak
- Etengabe gainbegiratzea ezinbestekoa da, haurrek irrist egiten badute edo erortzen badira ezin baitira erraz altxatu, eta azkar gera daitezke ur azpian. Gure LÄTTSAM bainuontziak zerrenda irristagaitzak ditu, baina hori gure gainbegiratze-jarduerarako osagarria baino ez da.
- PATRULL bainuontzirako alfonbra txikiak irrist egiteko arriskua gutxitu dezake, eta, gainera, dibertimendu-ukitua gehituko dio bainuontziari.
- Bainuontziko urak gorputzeko tenperaturan egon behar du, edo gutxiagoan, haurtxoek azal finagoa eta sentikorragoa baitute, eta, beraz, haientzat beroegia egon daiteke, nahiz eta guk "epeltzat" hartzen dugun.
- Ahal den guztietan, jarri botikak, kosmetikoak, garbiketa-produktuak eta beste gai toxiko batzuk armairu altuetan, txikienen irismenetik kanpo. Posible izan ezean, UNDVIKA eta UTRUSTA segurtasun-itxigailuak ere erabil ditzakezu armairu eta tiraderak ireki ez ditzaten.

Haurren aho-sabaia ez dago oso garatua, eta baliteke goxotasuna eta toxikotasuna ez bereiztea.