Saltatu

Nola sortu oihana etxean

Egunero deskonektatzeko eta atseden hartzeko lorategi sekretuarekin egiten duzu amets? Berdin dio zein tamainako etxea duzun: oasi berde tropikala sortzea proiektu atsegina eta egingarria da. Murgil zaitez gure urratsez urratseko gidan eta hasi gaur bertan etxean oihana sortzen.

Barne-terraza hostotsua landare berde ugarirekin, kanpoko TALLSKÄR besaulki eta bi eserlekuko sofarekin eta kanpoko SKARPÖ besaulki beixarekin.
Barne-terraza hostotsua landare berde ugarirekin, kanpoko TALLSKÄR besaulki eta bi eserlekuko sofarekin eta kanpoko SKARPÖ besaulki beixarekin.

1. Hautatu landareak jartzeko txokoa, leihoa edo horma (edo erabili gela osoa)

Lehenik, hautatu argi natural ugariko lekua (ahal izanez gero, zeharkakoa), etxeko oihana jartzeko. Ondoren, bilatu oinarriak, mahai txikiak eta tabureteak eta koka itzazu hoberen geratzen diren tokietan. Jarri loreontziak altuera ezberdinetan eta euskarrietan. Horrela, bizitza eta oparotasuna emango diozu edozein gelari, txoko txiki hori gune natural bihurtuz. Landareak benetan maite badituzu, zergatik ez dituzu jartzen loreontziak leiho handi baten inguruan edo gela oso batean sakabanaturik?

Ikusi euskarri eta gurpildun jardinera guztiak
Barne-terraza hainbat landarerekin PERSILLADE loreontzi-euskarri gris ilunetan; barneko/kanpoko landareetarako OLIVBLAD landare-euskarri beltzetan kokatuta daude.
Ikusi euskarri eta gurpildun jardinera guztiak

2. Hautatu landareak eta pentsatu non jarriko dituzun

Oasi pertsonala eta biziduna sortzeko, hautatu mota eta tamaina askotariko landareak. Erosi landare berriak, eskatu aldaxkak senide eta lagunei, eskuratu haziak frutak landatzeko edo ugaldu zeure landareak. Dirudiena baino errazagoa da! Landare guztiek emango diote ukitu paregabea gelari, eta bakoitzak bere istorioa dauka. Landare artifizialak bikainak dira ureztatzea zaila den eta eguzki-argi gehiegi edo gutxiegi duten lekuetan jartzeko. Ia argi naturalik ez baduzu, argi artifiziala jar dezakezu.

Ikusi lore eta landare artifizial guztiak
Barneko/kanpoko bi PÄRLRÖNN loreontzi-euskarri zintzilikari barneko/kanpoko FEJKA landare artifizial zintzilikariekin leiho handi batean.
Ikusi lore eta landare artifizial guztiak

3. Jarri landareak hazteko behar adina leku izango duten gela batean

Erabili loreontzi-euskarri zabalak eta ureztatu landareak ondo loreontziz aldatu ondoren. Gero, koka itzazu ondo haziko direla uste duzun lekuan, baina ondo ez badoakie, baliteke lekuz aldatu behar izatea. KOLBJÖRN apalategi iraunkor eta funtzional honi esker, landareak ikusgai eduki dezakezu eta, gainera, lorezaintza-tresnak gorde ahal izango dituzu.

Ikusi kanpoko biltegiratze guztia
Barneko terraza atsegin baten izkina armairu beixa duten bi KOLBJÖRN apalategirekin eta hainbat loreontzirekin inguruan.
Marfil- eta urre-koloreko VATTENKRASSE ugalketa-sorta landare txikiekin beira gardenezko loreontzietan.
Ikusi kanpoko biltegiratze guztia

4. Zaindu landareak eta faborea itzuliko dizute

Ureztatzean, hartu denboratxo bat horiek zaintzeko, hosto lehorrak kentzeko eta izurririk duten egiaztatzeko. Hostoak beherantz tolesten badira, lainozta itzazu noizean behin, edo aldatu landarea tokiz, horrek hobetzen lagun diezaioke eta. Zain itzazu eta sekulako pisukideak izango dituzu; etxea bizitzaz eta alaitasunez beteko dute.

Ikusi lorezaintzako osagarri guztiak
Landareentzako TOMAT langargailu zuriari eusten dion besoa; barneko/kanpoko landareentzako OLIVBLAD landare-euskarri beltzean dauden landareak lainoztatzen ari da.
Ikusi lorezaintzako osagarri guztiak

5. Hautatu zure txokorik gogokoen berrirako altzariak

Eseri, erlaxatu eta gozatu sortu duzunaz. Eserleku erosoak, te-katilua uzteko tokia eta noizean behin landare berriak gehituz, zure barneko oihana bizitzaz beteriko leku dinamiko bilakatuko da, eta denbora igaro ahala, nola aldatzen doan ikusi ahal izango duzu. Egunero deskonektatu eta atseden hartzeko leku bikaina izango duzu.

Ikusi kanpoko eserleku guztiak
Barne-terraza landare berdeekin, bi eserlekuko TALLSKÄR kanpoko sofarekin, mahai osagarriarekin eta KROKHOLMEN erdiko mahaiarekin.
Ikusi kanpoko eserleku guztiak