Saltatu

Balkoian aprobetxa ditzakezun lorategi-apainketarako ideiak

Loreak, usain-belarrak eta barazkiak dauzkan lorategi txikiarekin egiten duzu amets, baina ez dakizu nondik hasi? Inspira zaitez negutegi txiki, kanpoko altzari tolesgarri eta proposatzen dizkizugun balkoietarako ideiekin eta has zaitez zure lekurik gogokoen berria sortzen.

Balkoia kanpoko SUNDSÖ altzariekin, kolore alaietakoak. Landarez inguraturik dago, eta bi SUNDSÖ armairu ikus daitezke.
Balkoia kanpoko SUNDSÖ altzariekin, kolore alaietakoak. Landarez inguraturik dago, eta bi SUNDSÖ armairu ikus daitezke.

Sortu oasi berdea leku gutxi izan arren

Lorezaintzan denbora gehiago aritu ezin izateak frustratzen zaitu? Berri onak dauzkagu! ASPAREN negutegi txikiari esker, lekua aurreztu ahal izango duzu, landareak bertikalean eduki ahal izango baitituzu. Horrela, lorategia edukitzeaz gozatuko duzu. Ixtean, zorroak landareak eguzkiaren argitik, haizetik eta euritik babesten ditu. Irekitzean, berriz, landare freskoz betetako hormak dinamismoa emango dio esparruari.

Ikusi kanpoko osagarri guztiak
Balkoi baten horma itxita dagoen ASPAREN negutegiarekin. Negutegiak tamaina ezberdinetako buztinezko loreontzi-euskarrietan dauden landarez beteriko lau apal dauzka.
Balkoi baten horma ASPAREN negutegi zuri eta gardenarekin, partzialki irekia eta loreontzietan dauden landarez beteta.
Ikusi kanpoko osagarri guztiak

Altzari moldakorrek gehien gustatzen zaizkizun gauzak gordetzeko behar adina toki eskaintzen dizu

Bihurtu balkoia gehien gustatzen zaizkizun gauzak egiteko leku eroso kanpoko SUNDSÖ mahai eta aulki tolesgarriei esker. Zeure barazkiekin prestatutako jaki gozoez aire zabalean gozatu ondoren, jaso gauzak eta atera yoga-estera, egin dantza izarren azpian edo murgil zaitez zure hurrengo lorezaintza-proiektuan.

Ikusi SUNDSÖ seriea
Balkoia kanpoko SUNDSÖ mahaiarekin, kolore berde argiko SUNDSÖ aulki tolesgarriarekin eta gainean landareak dituen bi SUNDSÖ armairurekin.
Ikusi SUNDSÖ seriea

Zentzumenak sustatuko dizkizun lorategi txikia

Bihurtu balkoia lorategi txiki eta gozatu loreen eta usain-belarren usain gozoaz egunero. ASPAREN loreontzi-euskarria aprobetxatu gabeko edozein lekutan jartzeko behar bezain estua da, eta, horrela, etxetik atera gabe landan egongo bazina bezala sentituko zara.

Ikusi kanpoko osagarri eta loreontzi-euskarri guztiak
Balkoia landareak dituen kanpoko ASPAREN loreontzi-euskarri berdearekin. Eskuak BRYTBÖNA lorezaintza-guraize pare batekin landareak mozten.
Ikusi kanpoko osagarri eta loreontzi-euskarri guztiak

Eduki dena eskura eta primeran antolatuta

Ezagutu zeure elikagaiak landatzearen poza eta eduki behar duzun guztia eskura, denbora guztian irteten eta sartzen egotea saihesteko. SUNDSÖ armairuei esker, balkoiak itxura txukunagoa izango du eta, gainera, kanpoko kuxinak eta lorezaintza-tresnak babestuko ditu. Bestalde, oso erabilgarria da gainazal gehigarri gisa.

Ikusi kanpoko biltegiratze guztiak
Balkoi baten horma bi SUNDSÖ armairu urdin ilunekin. Armairuetan landareak, edalontziak eta hezur-koloreko TAGGÖGA termoa daude.
Bi KORKEN ontzi, hezur-koloreko TAGGÖGA termoa, mertxikak eta mozteko taula SUNDSÖ armairu urdin ilun baten gainean.
Ikusi kanpoko biltegiratze guztiak

Partekatu zure txokorik gogokoena senide eta lagunekin

Gehitu gauez berotasuna emango duten argi-girlandak, landareak mahaiaren bi alboetan eta alfonbra erosoa, gela baten itxura emateko: badaukazu dagoeneko bake-oasia balkoian. Eta espero zenuen gonbidaturen bat badator? Arazorik ez. Kanpoko SUNDSÖ aulki tolesgarri moldakorrei esker, beti izango duzu gonbidatuentzako tokia.

Ikusi kanpoko altzari guztiak
Balkoia, goitik ikusita, kolore alaietako kanpoko SUNDSÖ mahaiarekin eta aulkiekin. Horien gainean, SVARTRÅ LED argi-girlanda dago.
Ikusi kanpoko altzari guztiak