Saltatu

Aterpe moderno bilakatutako hiri-balkoi txikia

Balkoiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen ez dituzula uste baduzu, eman begiratu bat gune moldakor eta modernoa bihurtzea ahalbidetzen duen soluzio adimendun honi. Egitura metalikoen eta zurezko listoien nahasketa interesgarriak erabilera ezberdinak ematea ahalbidetzen du, eta balkoia era guztiz ezberdin batean ikusten lagunduko dizu.

Balkoi bat, egongelatik ikusita, FURUÖN jangelako mahaiarekin, bi tabureterekin eta kuxin koloretsuak dituzten bi aulkirekin.
Balkoi bat, egongelatik ikusita, FURUÖN jangelako mahaiarekin, bi tabureterekin eta kuxin koloretsuak dituzten bi aulkirekin.

Balkoiak hitz egiteko gaitasuna izango balu…

… kanpoan zerbait jatera esertzeko esango lizuke, oinak altxatuta edukiz eta, agian, kandela bat piztuz, zure oihan txikian erlaxatzeko. Harrituko zinateke hain leku txiki batean egin dezakezunaz. Gainera, eguzkia ezkutatu ondoren, erosotasun bera mantendu ahal izango duzu lanpara zintzilikarien eta LED argi-girlanden konbinazioari esker.

Ikusi kanpoko argi guztiak
Jangelako FURUÖN mahaia, goitik ikusita, RISATORP saskiarekin, kandelarako ENRUM argiontziarekin, botila batekin eta bi edalontzirekin.
Balkoia FURUÖN taburete eta aulkiarekin gertutik ikusita; atzealdean HYLLIS apalategia dago.
Ikusi kanpoko argi guztiak

Dena aldatzen doa, baita balkoiko altzariak ere

Lehenik, aire zabalean jan, irakurri edo musika entzuteko erabil ditzakezun mahaia, bi aulki eta bi taburete dauzkazu. Ondoren, landareak jartzeko leku ugari duen soluzio trinkoa dago. Gehien gustatzen zaigun magia mota da.

Jangelako FURUÖN maila bi aulki eta bi tabureterekin. Tabureteetako bat aurrera eta atzera mugitzen da, mahaiko objektuak aldatzen diren bitartean.

Biltegiratzeko lekua, lorategi bertikala eta askoz gauza gehiago

Horma txiki bat ere bihur daiteke balkoiko txokorik gustukoena. Erabili landareak jartzeko eta soberan dituzun loreontzi-euskarriak gordetzeko apalategi iraunkor eta arina. Kanpoan jaten duzun bakoitzean, belar freskoak izango dituzu eskura. Hori bai, utzi landare batzuei negutegiaren barruan hazten jarrai dezaten.

Ikusi kanpoko biltegiratze guztia
HYLLIS apalategia hainbat kaxarekin, IKEA PS 2002 ureztagailuarekin eta landare batekin. Ondoan, ÅKERBÄR negutegi bat dago.
HYLLIS apalategiaren xehetasuna; SOCKERBIT kaxa estalkidun batzuk eta loreontziak ditu. Gainean, landare bat eta TOMAT landare-langargailua daude.
Ikusi kanpoko biltegiratze guztia

Balkoi txiki baterako soluzio adimendun eta moldakorra

Konbinazio moldakor hau, mahai, aulki eta tabureteekin, erabilera eta leku askotara egoki daiteke. Konbinatu bere zur eta metalezko diseinu modernoa zenbait landarerekin, argiztapen erosoarekin eta musikarekin, giro atsegina sortzeko.

Ikusi bistro-multzo guztiak
Balkoia horma arrosekin, jangelako FURUÖN mahaiarekin, bi aulkirekin, bi tabureterekin, apalategiekin eta negutegi batekin.
Ikusi bistro-multzo guztiak