Saltatu

Telebista ikusteko eta jokatzeko sofa-diseinuen ideiak

Zure telesail gogokoenak eroso ikusteko edo bideo-jokoetan jolasteko sofa-diseinurik onenaren bila zabiltza? Hemen sofa modeloei buruzko ideia amaigabeak aurkituko dituzu, baita kokapenari buruz ere, zure aisialdirako espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Horrez gain, erdiko mahaiek, telebista-altzariek eta besaulkiek telebista ikusteko, jokoetan jolasteko eta askoz gehiagorako espazio funtzional bat sortzen nola lagun zaitzaketen erakutsiko dizugu zenbait aholkurekin.
Bi BESTÅ telebista-altzari horma baten ondoan; gainean, telebista bat eta irudiak daude. VARMBLIXT LED mahai/hormako lanpara bat dago altzarietako batean.

Elkarrekin, baina bakoitza berera

Telebista ikusi nahi duzu, baina zure pisukideek bideo-jokoetan ibili nahi dute. Edo alderantziz. Alderdi guztiak konbentzitzen dituen diseinu bat aurkezten dizugu. KIVIK izkinako sofa zabal eta erosoa aproposa da JÄTTESTA erdiko mahaian dagoen proiektoretik zure telesail gogokoenak ikusteko, pertsianan proiektatuta. Jokalarientzako lekuak LILLESÄTER besaulki birakariak dira. Taldearekin sofan pantaila handia ikusteko edo buelta eman, entzungailuak jarri, oinak altxatu eta telebistan jolasteko aukera dute. BESTÅ telebista-altzariak eta mahaiek leku zabala eskaintzen dizute urrutiko aginteak, bideo-jokoen kontsolak, aldizkariak eta abar gordetzeko. Eta STOCKHOLM 2025 mahai osagarria hain erraza denez mugitzeko, inor ez da zizka-mizkarik gabe geratuko.

Forma aldatzen duen eta zure espazioa optimizatzen duen diseinua

Diseinu trinko hau oso erraza da egoera desberdinetara egokitzeko, hala nola, lagunak ustekabean bisitan etortzen direnean. Gakoa altzari malguetan dago, 3 eserlekuko FRIHETEN sofa-ohe honetan bezala. Egunez zein gauez bere funtzioa betetzen du. BRÄNNBOLL gaming-besaulkiak bi atseden-aukera eskaintzen dizkizu, eserlekuko kuxina luzatu egiten baita hankak luzatu ahal izateko. Gurpilak dituenez, telebistari begira jar dezakezu hura ikusteko edo bideo-jokoetan jolasteko, edo sofari begira lagunekin mahai-jokoetan ibiltzeko. Gurpilez ari garela, TINGBY mahai osagarriak ere baditu. Eta telebistaz zein gailu elektronikoez VIHALS telebista-armairua arduratzen da.

Familia gazte batentzako sofa eroso baten diseinua

Chaise longuedun biguna den 3 eserlekuko VIMLE sofa telebistaren aurrean jarriz gero, aproposa da elkarrekin eroso egoteko eta zerbait ikusteko. Zorroak garbigailuan sar daitezke, eta etzanda egoteko aproposa den chaise longueak mantak eta beste gauza batzuk gordetzeko lekua ere badu. KALLAX telebista-altzaria gailu elektronikoak jartzeko aproposa da, eta banbuzko lau BULLIG kaxek gainerako gauzak antolatzen laguntzen dizute. Jostailuak gurpildun SLÄKT biltegiratze-kaxan gorde daitezke. Eta ateratzea zein gordetzea azkarragoa da zure txikiek TROFAST kaxa bat badute laguntzeko. Mokaduak eta beste guztiak jartzeko lekua OLSERÖD mahai osagarria da. Erdiko mahaia erraz bihur dezakezu mahai altu, telebista ikusten duzun bitartean afaltzeko aproposa.

Belaunaldi askotarako diseinua, erdian sorpresa batekin

Sofa-banaketa hau ezin hobea da hainbat belaunalditako kideak dituen familia batentzat: zazpi lagunek telebista ikusi eta askoz gehiago egin ahal izango dute. 3 eserlekuko bi EKTORP sofek espazioa eta erosotasuna eskaintzen dituzte, amona bere EKTORP besaulki gogokoenean eserita dagoen bitartean, KRAGSTA mahai baten gainean josteko orratzak eskura dituela. Bi VITTERYD erdiko mahai erregulagarriek sorpresa polita dute. Kontrolagailuak, aldizkariak eta bideo-jokoen kontsolak gordetzeko lekua eskaintzeaz gain, oholak altxa ditzakezu mahai-jokoetan jolasteko edo telebista ikusten duzun bitartean afaltzeko. SKRUVBY telebista-altzariaren apal irekiek bertan gordetzen duzun guztia erraz eskuratzeko aukera ematen dizute. Elementu txikiak kaxekin eta saskiekin ere antola ditzakezu.