Saltatu

Nola zaindu barrualderako landareak

Landareek zure etxea alaitzen dute eta kolore-ukitu politak ematen dizkiote zure dekorazioari. Hemen, landareak zaintzeko aholku sinple batzuk aurkituko dituzu, eta noiz ureztatu behar dituzun eta hostoetako hautsa nola garbitu behar diezun azalduko dizugu, besteak beste.

Argi natural asko duen gela batean, leihate batzuen aurrean, sofa gris argi batean eserita dagoen pertsona batek loreontzi handi bati eusten dio.

Argi kantitate perfektua

Landare batzuek argi gehiago behar dute, eta beste batzuek, berriz, gutxiago. Gela bakoitzak argi natural kantitate desberdina du. Gela berean ere gerta daiteke, argi naturalaren kantitatea aldatu egiten baita eremu batetik bestera. Itzalean egotea nahiago duten landareak badituzu, jar itzazu leihoetatik urrun. Leiho batetik gutxi gorabehera 1,5 metrora dagoen leku batek ondo argiztatutako gune bat izaten jarraitzen du, baina normalean eguzkiaren zuzeneko argitik urrun dago, nahiz eta leihoak hegoaldera begira egon.

Ikusi euskarri eta gurpildun jardinera guztiak
Leiho batzuen aurrean, OLIVBLAD landareentzako euskarri bat ageri da hainbat landare eta loreontziekin.
Ikusi euskarri eta gurpildun jardinera guztiak

Lagundu zure landareei hazten

Landare bakoitzak ureztatze-behar desberdinak ditu.

Jarri dituzun lekua ere garrantzitsua da ureztatzeko orduan. Eguzkiaren argipean zuzenean edo leku bero batean kokatzen badituzu, lehenago ureztatu beharko dituzu. Normalean, landare gehienek ur gehiago behar dute udan neguan baino. Ez dakizu landareak ura behar duen ala ez? Erpuruaren froga egin: loreontziaren lurra erpuruan itsatsita geratzen bada, ez duzu ureztatu beharrik. 

Ez ahaztu hautsa kentzea landareek argia ondo xurgatu dezaten. Zipriztindu hosto txikienak ur epelarekin eta garbitu handienak zapi batekin.

IKEA landareek hilabete batetik hiru hilabetera bitarteko eperako ongarria izan ohi dute. Denbora hori igarotakoan, hilero pixka bat gehitzea komeni da, batez ere gehien hazten diren garaian.

Pertsona batek loreontzietan dauden hainbat landare urarekin zipriztintzen ditu TOMAT lainoztagailuarekin; ondoan, TALLSKÄR besaulki bat ageri da.

Birlandatzeko aholku errazak

Hazten diren heinean, landareek leku gehiago behar dute. Erabili aurrekoa baino 5 edo 7 cm gehiago dituen loreontzi bat. Lurra, tresnak eta gainerako guztia honelako kaxa batean gorde ditzakezu. Gehiegi ez zikintzeko, estalkia lanerako oinarri gisa erabili dezakezu zure landareak birlandatzen dituzunean. Aireztatu lurra ondo. Ez da ezer gertatuko eskuak apur bat zikintzen badituzu.

Ikusi SAMLA seriea
Hiru MUSKOTBLOMMA loreontzi lau plateren gainean pilatuta; ondoan, SAMLA kaxa garden bat dago.
Pertsona bat landare bat birlandatzen eta SAMLA kaxa garden baten estalkiaren gainean dagoen loreontzian landarea sartzen ari da.
Ikusi SAMLA seriea

Erreproduzitu zure landare gogokoenak

Moztu zure landare gogokoenen aldaxkak landare berriak sortzeko. Sartu lehenik uretan (hemen egin dugun bezala) eta, gero, sustraiak dituztenean, jarri loreontzi egoki batean. Aldatu itzazu zure lagun edo senideekin, eta lortu landare berriak.

Ikusi lorezaintzako osagarri guztiak
Aldaxka batzuk VATTENKRASSE hedapen-sorta baten beirazko hodietan; atzean, landareak dituzten loreontzi batzuk daude.
Ikusi lorezaintzako osagarri guztiak

Beti egoera bikainean eta ureztatu behar gabe

Landare artifizialek ere bizia gehitzen diote zure etxeari, eta, gainera, ez dira ureztatu behar. Soluzio bikaina dira, batez ere landare naturalentzako espazio ilun eta hotzegietan, edo landareak ureztatzeko iristea zaila den lekuetan kokatzeko. Landare naturalak eta landare artifizialak ere konbinatu ditzakezu.

Ikusi landare eta lore guztiak
Egongela batean, horman muntatuta dauden sakonera desberdinetako EKET armairuetan, FEJKA landare artifizial batzuk daude.
Ikusi landare eta lore guztiak