Saltatu

Natura zure etxearen barrualdera eramateko modu gehiago

Loreez eta landareez gain, kanpoaldeko beste gauza asko erabil ditzakezu barne-diseinuan natura zure etxearen parte izan dadin. Material, motibo eta apaingarri naturalak aukeratzen badituzu, kanpoaldearen handitasunaz baliatuz zure etxeari sinpletasun eta positibotasuna emango dizkiozu.

Harri batzuk SKÖNJA beirazko kanpai apaingarrietan ikusgai, HAUGA beira-arasa gris baten gainean. Ondoan, lore bat dago, beirazko pitxer batean.
Harri batzuk SKÖNJA beirazko kanpai apaingarrietan ikusgai, HAUGA beira-arasa gris baten gainean. Ondoan, lore bat dago, beirazko pitxer batean.

Edertasuna gauzarik txikienetan aurki daiteke

Aire zabalera ateratzean lurretik pinaburuak, hostoak eta zuhaitz-azalak hartzea erdiko mahai baterako pieza nagusi eder bat sortzeko abiapuntu on bat izan daiteke. Urkizko erakustegi-apalategi hau estilo naturalaren deklarazio bat da bere horretan, baita kanpoaldeko elementuak erabiliz zure sormena askatzeko mihise bikain bat ere.

Ikusi apaintzeko osagarri guztiak
Objektu txiki natural batzuk, mahai batean etzandako SKUTSKÄR urkizko erakustegi-apalategi batean ikusgai. Atzean, loreontzi batzuk ikusten dira.
Ikusi apaintzeko osagarri guztiak

Natur mirariz osatutako horma bat

Paretan ihiz, ratanez, banbuz eta bestelako materialez egindako apaingarriak jartzea hondo natural deigarri bat lortzeko modu erraz bat dira. Ez dute berez paretako apaingarriak izan beharrik. Zamau-babes indibidualak, saskiak eta kaxen tapak ere oso ondo geratzen dira.

Ikusi apaintzeko osagarri guztiak
Saskiak eta GILLSTAD ihizko paretako apaingarriak pareta gris batean, ohe baten gainean. Ohea NÄSSELKLOCKA lore-estanpatu berde eta gris argia duen ohe-arropaz estalita dago.
Ikusi apaintzeko osagarri guztiak

Markoek arreta xehetasunetan jartzen laguntzen dute

Argazki-marko batean hosto bakar bat jartzea apaingarri polit eta sinplea da. Batez ere, beirazko marko batean jartzen baduzu, leiho batetik zintzilik. Eguzkiaren argiak zeharkatzean, nerbio, ingerada eta ñabardura guztiak agerian geratuko dira.

Ikusi argazki-marko guztiak
Hosto bakar bat LERBODA zilar koloreko marko batean, leiho batetik zintzilik.
Ikusi argazki-marko guztiak

Kutsu naturala

Kandela perfumatuek ere natura pixka bat hurbildu dezakete. Batez ere pinu ukitu atseginak dituen kandela bat aukeratzen baduzu. Bestela, zergatik ez aukeratu lurrin gozo ketu bat? Horrela, sugarra ez da izango suaren ondoan emandako gauak gogoraraziko dizkizun gauza bakarra.

Ikusi kandela perfumatu guztiak
ENSTAKA kandela perfumatu gris bat, ADLAD kandela perfumatu zuri bat plater zuri baten gainean eta pitxer bat, mahai-zapi zuri batez estalitako mahai batean.
Ikusi kandela perfumatu guztiak

Altxorrak, beirazko kanpaietan

Aire zabalean aurkitzen dituzun harriek milaka milioi urte izan ditzakete. Horregatik, topatutako batzuk ikusgai jarri nahi badituzu, agian tratamendu berezia ematea mereziko du, esaterako: beirazko kanpaietan sartzea, haien berezitasuna erakusteko.

Ikusi apaintzeko osagarri guztiak
Harri batzuk oinarri beltzeko hiru SKÖNJA beirazko kanpairen barruan, irudi bat VÄSTANHED marko beltz batean eta plater zuri bat.
Ikusi apaintzeko osagarri guztiak

Edertasun paregabekoetarako pitxerra

Pitxerrak mota guztietako lore-sorta eta adarretarako erabilera anitzeko tresna bikainak dira. Beirazko pitxer hau ere bai, baina, erdian zulo bat duen metalezko tapari esker, zurtoin luzeko lore bakar baten edertasuna nabarmentzeko ezin hobea da.

Ikusi loreontzi eta katilu guztiak
Zurtoin luzeko lore bat GRADVIS beirazko pitxer batean, leiho-ertz batean. Ondoan, beirazko botila bat eta katilu gris txiki bat.
Ikusi loreontzi eta katilu guztiak