Saltatu

Horma osoa beteta, gauza guztiak gordeta

Etxea txikia denean, hormako biltegiratzea irtenbide bikaina da tokiari etekinik handiena ateratzeko. Alabaina, zergatik ez funtzio gehiago gehitu biltegiratzeaz gain? Jarri lantoki bat, telebista, landareak, argiztapena, diseinuak eta gehiago.

Horma oso bat liburuak, jostailuak, bildumak eta aldizkariak gordetzeko apalez eta armairuz beteta duen egongela.
Horma oso bat liburuak, jostailuak, bildumak eta aldizkariak gordetzeko apalez eta armairuz beteta duen egongela.

Biltegiratze egokiaren sinpletasuna

Zer iruditzen zaizu behar duzun biltegiratze-konbinazio guztiak eskaintzen dizkizun serie sinple berri bat izatea? Apalategiak, armairuak eta telebistarako armairuak ikuspegi bateratu bat sortzeko, eta beste serieekin ere ongi konbinatzeko. Hala, lantoki egoki bat ere gehi dezakezu.

Ikusi BAGGEBO seriea
Apal zuriak, beirazko atea duen BAGGEBO armairu zuria, LENNART tiradera-altzari zuria eta MARIUS taburetea dituen horma.
Ikusi BAGGEBO seriea

Sormenez betetako erakusgaiak beirazko ateen atzean

Bilduma baliotsuak, apaingarri delikatuak eta bestelako elementu gogokoak behar bezala babestuta izango dituzu beirazko atearen atzean erakusten dituzun bitartean. Gainera, hautsa ere kanpoan geratuko da.

Ikusi erakusketa-armairu guztiak
Metalezko BAGGEBO armairu zuria beirazko ate eta apalekin, objektu zahar gorriak erakusten; adibidez, telefono bat eta jostailuak.
Ikusi erakusketa-armairu guztiak

Nahi beste armairu nahi bezala jolasteko

Badirudi inoiz ez dagoela nahikoa biltegi etxean. Batez ere, gauzak eskura eta ate itxien atzean izateko aukera ematen diguna behar denean. Halakoak izanez gero, erraza da jolasak amaitu ondoren guztia jasotzea, adibidez. Sartu jostailuak kutxatan eta gorde itzazu armairuan.

Ikusi armairu guztiak
BAGGEBO armairu zuri ateduna. UPPRYMD kutxa hori bi eta beltz bat jostailuz beteta ditu. Lurrean, trenbide bat.
Ikusi armairu guztiak

Argiztapen jasangarriaren eredua

Argiztapen jasangarria ez da mugatzen bonbilla egokia aukeratzera. Lanpara egiteko erabili den materiala ere kontuan hartzen da. Lanerako lanpara txiki honek sariak jaso ditu baliabideak egokien erabiltzeagatik birziklatutako plastikozkoa baita, eta lanerako argi bikaina ematen du, gainera.

Ikusi lanerako lanpara guztiak
Apal zuri batean, paperak, boligrafoak eta erregelak dituen katilu gorri bat eta SVALLET lanerako lanpara gris ilun bat lanparako pantaila zuriarekin.
Ikusi lanerako lanpara guztiak