Saltatu

Etxerako telebista-altzaririk aproposena nola aukeratu?

IKEA-k eskaintzen dituen telebistarako altzari-aukeren bat hautatuz ez duzu huts egingo. Zure lasaitasunerako, denak erresistenteak dira eta atzeko aldean kableak erraz antolatzea ahalbidetzen duen zulo edo hutsune bat dute. Hainbat aukera daude eskuragarri; beraz, hona hemen zuretzako telebista-altzari perfektua aurkitzeko zenbait ideia.

Egongela batean, adreilu zuriz egindako horma batean jarritako telebista ageri da; haren azpian, haritzezko xaflaz egindako HEDEVIKEN ateak dituen BESTÅ biltegiratze-konbinazioa dago.
Egongela batean, adreilu zuriz egindako horma batean jarritako telebista ageri da; haren azpian, haritzezko xaflaz egindako HEDEVIKEN ateak dituen BESTÅ biltegiratze-konbinazioa dago.

Zenbateko zabalera izan behar du telebistarako altzariak?

IKEA-ko etxe-dekorazio espezialisten hitzetan, telebistarako altzaria telebista baino zabalagoa izan behar da. Horrek norbaitek telebista ustekabean jotzeko eta hura erortzeko arriskua murriztu egiten du. Bisualki, zabalagoak diren altzariak orekatuagoak dirudite. IKEA-ko telebistarako altzari-aukeren artean 90 cm eta 240 cm arteko zabalerak aurkitu ditzakezu.

Zenbateko altuera izan behar du telebistarako altzariak?

IKEA-k eskaintzen dituen telebistarako altzari-aukerek 36 eta 81 cm arteko altuera dute. Betiko lekuan eserita zaudenean lepoa gehiegi ez kargatzeko, begiak eta telebistaren erdigunea altuera berdinean egon behar dira. Horrek zure pantailarako altuera egokia duen telebistarako altzaria erosten lagun diezazuke. Telebista horman jarrita badago, baliteke telebistarako altzari txikiago bat nahi izatea, oinarrizko gaiak besterik ez gordetzeko.

Tindu zuri/marroi argia duen HEMNES telebistarako altzari baten gainean telebista bat ageri da; bestalde, altzari hori leiho baten aurrean kokatuta dago, zeinaren DYTÅG gortina beix ilunak irekita dauden.

Biltegiratze irekia, itxia edo biak batera?

Telebista entretenimendu-sistema bateko osagaia bada, gailu eta osagarri guztiak atedun telebistarako altzari batean ezkutatu ditzakezu, edo harrotasunez erakutsi apal irekiak dituen altzaria erabiliz. Bi munduetako onenaz gozatzeko, apal irekiak eta ate edo tiradera bidezko biltegiratze itxia dituen telebista-altzari bat aukera dezakezu.

Ikusi telebista-altzari guztiak
Telebista beltz bat tindu marroi iluna duen IDANÄS telebista-altzari baten gainean ageri da; altzariaren aurrean, aldiz, MAMMUT umeentzako taburete horia dago.
KALLAX telebista-altzari zuri baten gainean dagoen horman jarritako telebista ageri da; bestalde, telebista-altzariaren goiko apaletan banbu argiz egindako UPPDATERA biltegiratzeko kutxak daude.
JÄLLBO telebista-altzari beltz baten gainean telebista beltz bat ageri da, horma beix batean markoztatutako koadroz inguratuta.
SPIKSMED armairu gris argi baten ondoan kokatutako SPIKSMED telebista-altzari gris argi baten gainean horman jarritako marko zuridun telebista dago.
Erradapidun HAVSTA telebista-altzari zuri baten gainean telebista bat jarrita dago; eta haren aurrean, bideojokoetan jolasten ari diren bi ume eserita daude izkinako sofa-ohe gris batean.
Ikusi telebista-altzari guztiak
Markoztatutako artelanak jar ditzakezu telebistaren inguruan "koadro-horma" honetan integratzeko; horrela, pantailak protagonismoa galduko du itzalita dagoen bitartean.

Magdalena SjöströmIKEA-ko barne-diseinatzailea