Saltatu

Berritu eta hobetu sofa kuxin apaingarriekin

Sofan hainbat kuxin apaingarri kokatzeak denbora, ahalegin eta diru gehiegi inbertitu beharrik gabe aldaketa handiak lortzen lagun zaitzake. Egongelari erosotasuna, freskotasuna eta estilo pertsonalagoa eman diezaiokezu. Ondoren, nahi duzun estiloa lortzeko kuxinekin eta kuxin-zorroekin dekoratzen lagunduko zaituzten aholku sorta bat eskaintzen dizugu.

Tapaki bat eta hiru kuxin, tanto beltz handiko BLÅMUNKAR kuxin-zorroa duen bat barne, FRIDHULT ohe-sofa batean.

Erdigunean estanpatua duten kuxin multzoa dago

Aldaketa handia lor dezakezu kuxinei esker, baita estanpatu deigarriak (esaterako lore brodatu hauek) dituzten kuxin-zorroei esker. Eta efektua nabarmentzeko modu hau proposatzen dizugu: konbina ezazu beste kuxin batzuekin, baita tapaki batekin ere, estanpatuaren koloreetako baten batekin bat datozen kolore lisokoak. Zure kuxin estanpatua besteen gainetik nabarmenduko da, baina desegoki geratu gabe.

DYTÅG tapakia eta hiru kuxin, loreko FACELIOR kuxin-zorroa duen bat barne, EKTORP sofa baten gainean.
FLIKBRUNÖRT tapakia eta hainbat kuxin, hainbat koloretako TRATTKAKTUS kuxin-zorroa duen bat barne, HYLTARP sofa baten gainean.

Sofari kolore ukitu bat eman nahi diozu?

Erabili kuxin bat edo bi zure sofa kolore beroen leherketa izan dadin. Erosotasuna nabarmentzeaz gain, itxura guztiz desberdina emango diozu instant batean. Kuxin aldaketa bat edo beste koloretako kuxin-zorroak nahi dituzun aldiro errepika dezakezu.

TORNSBORG ohe-sofa bat, gainean tapaki bat eta kuxin gehigarriak dituena, gorri-marroi koloreko DYTÅG kuxin-zorroa duen bat barne.

Estanpatuak nahastea eta konbinatzea

Estanpatuak dituzten kuxinak maite badituzu, horietako pare bat nahastu eta konbina ditzakezu dibertsioa bikoizteko. Hemen, lore-estanpatuak eta estanpatu geometrikoak dituzten kuxin-zorroak konbinatu ditugu kolore lisoko kuxin eta tapaki batekin. Kolore-paleta bera dute, eta horrek zentzua ematen dio multzoari.

Hezur zuri koloreko SANDBRODD tapaki bat eta hainbat kuxin, loreko IDALINNEA kuxin-zorroa duen bat barne, HYLTARP sofa baten gainean.
HUMLEMOTT tapaki bat urdin grisaxkan eta hainbat tapaki, TÅGSÄCKMAL kuxin-zorroa duen bat barne, EKTORP sofa baten gainean.

Emaiozu mamia material desberdinekin

Kuxinekin dekoratzen ari zarenean, koloreak, estanpatuak eta formak ez dira efektu zehatz bat lortzeko garrantzia duten bakarra. Garrantzitsua da baita materialean erreparatzea. Kasu honetan, beltz eta hezur-zuri koloreko zorroa kotoizkoa da, eta kolorekoa, aldiz, artilezkoa. Itxura eta ehundura desberdinak dira. Lihoak edo panak haien efektu bereizgarria sortzen dute ere.

Arakatu kuxin eta kuxin-zorro guztiak
STOCKHOLM 2025 kuxin-zorroak dituzten bi kuxin gainean dituen sofa, hainbat landareren aurrean kokatuta.
Tapaki bat eta hiru kuxin, DYTÅG gorri-marroi kuxin-zorroa duen bat barne, EKTORP sofa beix argi baten gainean.
Arakatu kuxin eta kuxin-zorro guztiak