Saltatu

6 ideia garajeari etekin osoa ateratzeko

Garajeak, sarri ahaztuta geratzen den espazioak, gaitasun handia du biltegiratzeko. Espazio mugatua edukita ere, gauza asko egin ditzakezu hari etekin osoa ateratzeko. Dela arropa eta denboraldiko apaingarriak, kirol-ekipamendua, lorezaintza edo birziklatzea, biltegiratze konponbide bat dugu zure gauzak antolatuta mantendu eta etxeko espazioa libratzeko.

Garaje bat irekitako eta itxitako BROR armairuekin. Apalategietan kutxak eta botilak daude. Azpian birziklatzeko edukiontziak daude.
Garaje bat irekitako eta itxitako BROR armairuekin. Apalategietan kutxak eta botilak daude. Azpian birziklatzeko edukiontziak daude.

Beste denboraldi batzuetako gauzak

Inork ez du izan nahi beste denborali batetako gauzarik, adibidez Gabonetako apaingarririk, etxean barreiatuta. Garajea leku aparta izan daiteke dena jartzeko: kutxa xume batzuekin guztia txukun eta ezkutuan manten dezakezu. Hori bai, ez ahaztu dena etiketatzeaz, non dagoen zer ez ahazteko.

Ikusi BROR sistema
Garaje batean, BROR apalategi beltz bat tamaina ezberdinetako kutxa eta edukiontziak pilatuta dituela.
Ikusi BROR sistema

Eraiki txoko bat lorezaintza-tresnetarako

Bihurtu bazter huts bat lorezaintza-materialerako gune. Eskegi mahuka eta tresnak horman, erabili erretilu bat laneko bota zikinduak uzteko, gorde hornigaiak kutxatan eta jarri hormako apalategietan. Erabili orgatxoa landatzeko eta pertza konposterako, horrela etxe barruan desordena saihestuko duzu.

Ikusi OMAR sistema
Kutxak OMAR apalategi batean pilatuta daude eta lorezaintza tresnak paretetatik eskegita. Alboan, orgatxo bat dago lur eta landareekin.
Ikusi OMAR sistema

Zure kontserbak jartzeko lekua

Bildu baratzak eman dizuna eta gorde biltegian. Erabili potoak, kutxak eta kristalezko ontziak marmelada, ozpinetakoak edo kontserbak gordetzeko. Gero, etiketatu eta gorde garajeko apaletan. Garajea etxera sartu aurretik erosketak deskargatzeko leku aproposa ere bada.

Kontserba-potoz betetako BROR apalategi baten ondoan, birziklatze kutxak, erosketetako poltsa berrerabilgarriak eta erratz bat paretetako kakoetan.

Gorde familia osoaren kirol-materiala

Kako eta apalategiek kiroletako arropa, poltsa edo babesgarriei aireztatzeko lekua uzten diete. Erabili apalategiak kaskoetarako, monopatinentzako edo eski-makilentzako, eta gero erabili zabor-ontziak pilotentzako. Banatu tokia umeek haien gauzak eta kirol-arropa erraz iristeko moduan utz ditzaten.

MULIG eta PINNING apalategietatik kirol-ekipo ezberdinak daude zintzilik. IVAR kutxak, baloiekin, azpian daude.
OMAR apalategi bat dago, yogako alfonbra bat, jertse eta zapata batzuekin. Teniseko erraketak eta monopatinak hormatik zintzilik daude.

Eraiki zeure tailerra

Sortu espazio bat garajean zurgintzan edo bestelako sormenezko proiektuetan aritzeko. Margotu horma bat eta gehitu kakoak zure tresna edo pintzelentzako, gero gehitu foku bat egiten ari zarena argi ikusteko. Erabili apalategi irekiak kutxekin objektu txikiak gordetzeko, esaterako iltze edo torlojuak.

BROR armairu beltz bat lan-postu baten alboan dago; aurrean, DALFRED aulki bat eta zorua egur-txirbilez beteta.

Birziklatze-sistema erraza

Mantendu hondakinak etxetik kanpo garajean birziklatze-gune bat jarriz. Jarri material birziklagarri guztiak edukiontzi etiketatuetan eta gehitu apalategiak, pertzak eta kutxa gehiago beste gauza batzuk gordetzeko, hala nola garbiketa-produktuak.

Ikusi birziklatzeko ontzi guztiak
BROR armairu beltzak, hormari atxikita. Azpian, HÅLLBAR birziklatze-kutxa batzuk, KNODD konpostatzaile baten alboan.
Ikusi birziklatzeko ontzi guztiak