Saltatu

Nola apaindu eta antolatu egongela

Irtenbide berrien bila zabiltza egongelarako edo estiloz apaintzeko ideien bila? Inspiratu aholku praktiko hauekin: nola sortu horma-galeria bat eta apaindu landareekin, nola konfiguratu zure egongelako argiztapena, eta espazioa ordenatzeko eta antolatzeko irtenbide burutsuak.


Lekuari etekinik handiena ateratzea

Aprobetxatu txoko bakoitza ahalik eta gehien, egongelarako antolamendu adimendunarekin eta funtzio anitzeko altzariekin. Lekua aurrezteko ideiak aurkituko dituzu, eta, gainera, gela zabala, antolatua eta bizitzeko erraza dela irudituko zaizu.


Familiarekin eta jolasean pasatzeko denbora

Egongelan sortzen da batasuna. Arakatu ideiak familian igarotako gauetarako, jolas-uneetarako eta beste edozein unetarako gune eroso bat sortzeko.


Argiak, soinua eta etxe adimenduna

Aldatu giroa zure egunerokorako egokiak diren argiekin, soinuarekin eta teknologia adimendunarekin. Aurkitu inspirazioa energiaren aldetik erosoagoa, konektatuagoa eta eraginkorragoa den egongela lortzeko.

Estilo eta gaiak

Minimalismoa gustuko baduzu zein kolore-eztanda edo testura atseginak nahiago badituzu, zure egongela zure estiloaren isla izan daiteke. Aztertu dekorazio-ideiak eta -gaiak, benetan zurea izango den espazio bat sortzeko.


Gidak

Ez dakizu nondik hasi? Gure gidak etapa guztietan laguntzen dizute, plangintzatik eta antolamendutik hasi eta altzari egokiak aukeratzeraino; beraz, erabaki bakoitzean behar duzun konfiantza ematen dizute.