Saltatu

Familiartean une gogoangarriak pasatzeko egongela irekia

Egongela moderno bat aurkezten dizugu, familiarekin une atseginak pasatzeko eta gurasoak txikiak ohean daudenean erlaxatzeko aproposa. Jokoetan jolasteko, zaletasunetan aritzeko edo, besterik gabe, maite dituzunekin telebista ikusteko diseinatuta dago. Kontzeptu irekiko apartamentu baten parte da; beraz, familia beti dago konektatuta, erdia sofan film bat aukeratzen eta beste erdia sukaldean zizka-mizkak prestatzen egon arren.
TONSTAD liburutegi bat eta beirazko ate lerragarriak dituen armairu bat, chaise longuedun hiru eserlekuko UPPÅKRA sofa modular baten atzean.

Sortu elkarrekin egoteko giroa

UPPÅKRA sofa zabal batekin eta jostailuak, mahai-jokoak eta gailu elektronikoak gordetzeko bi TONSTAD telebista-altzarirekin, ia behar duzun guztia duzu familiarekin zinema-gau batez edo bideojoko-saio batez gozatzeko. Zizka-mizkak baino ez dira falta, NISSAFORS gurpildun orgatxoan iristen ari direnak oraintxe bertan sukaldetik. Sofa izugarri erosoa da eserlekuetako kuxinetako zakuratutako malgukizko nukleoari esker, urteetan zehar forma eta erosotasuna mantentzeko diseinatua. Gainera, zorroak garbigailuan sar daitezke beti berriak bezala egon daitezen. Gogoratu hau norbaitek bere edaria isurtzen duenean.

Sortu zure biltegiratze- eta erakusketa-konbinazioak

TONSTAD telebista-altzariek eta EKET armairuek, zure gustura horman antolatuta, konbinazio bikaina osatzen dute. Erakutsi zure elementu gogokoenak beira-arasetan eta ezkutatu gainerakoak telebista-altzarien ate lerragarrien atzean. Eta TONSTAD serieko produktuez osatutako multzo bat aukeratzen baduzu? Liburutegi altuak apal ireki eta irisgarri ugari eskaintzen dizkizu, eta armairuaren beirazko ate lerragarriek zure elementu gogokoenak hautsik hartu gabe erakusteko aukera ematen dizute.

Dinosauroen baserritik erdiko mahairaino di-da batean

Zure txikiek dena jasotzeak jolasteko bezainbeste denbora daramala uste dute? Hau bezalako TROFAST serieko saretadun kaxekin, errazagoa izango zaie jostailuak laguntzarik gabe atera eta gordetzea. Eta familia-bizitza hatz itsaskorrez eta noizbehinkako kolpez beteta dagoenez, TONSTAD erdiko mahai hau ezin hobea da; izan ere, orbanekiko erresistentea zein garbitzeko erraza da eta haritz-xaflazko gainazal iraunkorra zein ertz biribilduak ditu.
TROFAST saretadun biltegiratze-kaxa bat jostailuekin TONSTAD erdiko mahai baten gainean, haritz-xaflazko bi TONSTAD telebista-altzariren ondoan.

Dinosauroen baserritik erdiko mahairaino di-da batean

Zure txikiek dena jasotzeak jolasteko bezainbeste denbora daramala uste dute? Hau bezalako TROFAST serieko saretadun kaxekin, errazagoa izango zaie jostailuak laguntzarik gabe atera eta gordetzea. Eta familia-bizitza hatz itsaskorrez eta noizbehinkako kolpez beteta dagoenez, TONSTAD erdiko mahai hau ezin hobea da; izan ere, orbanekiko erresistentea zein garbitzeko erraza da eta haritz-xaflazko gainazal iraunkorra zein ertz biribilduak ditu.

Txoko eroso bat zuretzat bakarrik

Zergatik ez diozu zeure buruari kapritxo bat ematen zeure irakurketa-txokoa sortuz? Gure proposamenak honakoak hartzen ditu barne: DYVLINGE besaulki birakari eroso bat, gurpildun STOCKHOLM 2025 mahai osagarri bat, edariak eskura edukitzeko, eta irakurtzen ari zaren orrira argia zuzentzeko aukera ematen dizun MOSSPLYM lanpara bat. TONSTAD erdiko mahaiak bi tiradera dituenez, liburu edo aldizkarientzako leku ugari eskaintzen du. STENFRÖ errezelak eta lore-estanpatudun SKOGSNÄSSLA gortina pare batek eguzki-argia leuntzen dute, telebistan distirak saihesten dituzte eta zure pribatutasuna areagotzen dute.
STOCKHOLM 2025 mahai osagarri bat eta DYVLINGE aulki birakari bat SKOGGSNÄSSLA gortinak dituen leiho baten azpian.

Txoko eroso bat zuretzat bakarrik

Zergatik ez diozu zeure buruari kapritxo bat ematen zeure irakurketa-txokoa sortuz? Gure proposamenak honakoak hartzen ditu barne: DYVLINGE besaulki birakari eroso bat, gurpildun STOCKHOLM 2025 mahai osagarri bat, edariak eskura edukitzeko, eta irakurtzen ari zaren orrira argia zuzentzeko aukera ematen dizun MOSSPLYM lanpara bat. TONSTAD erdiko mahaiak bi tiradera dituenez, liburu edo aldizkarientzako leku ugari eskaintzen du. STENFRÖ errezelak eta lore-estanpatudun SKOGSNÄSSLA gortina pare batek eguzki-argia leuntzen dute, telebistan distirak saihesten dituzte eta zure pribatutasuna areagotzen dute.

Familiarekin partekatzeko jarduerak egiteko espazio bat

Zure zaletasunetarako edo zure gastuak kudeatzeko espazio bat nahi duzu? Kasu horretan, TONSTAD idazmahai estuak behar duzuna emango dizu trabarik egin gabe. KRYLBO aulki birakaria oso erosoa izango zaizu bere diseinu barrubigunari eta altuera erregulagarriko eserlekuari esker. Bat datorren TONSTAD komodak biltegiratze-espazioa eskaintzen dizu eta, gurpilak dituenez, idazmahaiaren azpian gorde dezakezu erabiltzen ez duzunean. Txikiak ondoko jangelako mahaian marrazten edo etxeko lanak egiten dituzten bitartean, familiarteko loturak sustatzen dituen jarduera-eremu bat sor dezakezu.
Marroiz tindatutako haritz-xaflazko TONSTAD komoda bat eta KRYLBO aulki birakari bat hormaren kontra jarritako TONSTAD idazmahaiaren ondoan.

Familiarekin partekatzeko jarduerak egiteko espazio bat

Zure zaletasunetarako edo zure gastuak kudeatzeko espazio bat nahi duzu? Kasu horretan, TONSTAD idazmahai estuak behar duzuna emango dizu trabarik egin gabe. KRYLBO aulki birakaria oso erosoa izango zaizu bere diseinu barrubigunari eta altuera erregulagarriko eserlekuari esker. Bat datorren TONSTAD komodak biltegiratze-espazioa eskaintzen dizu eta, gurpilak dituenez, idazmahaiaren azpian gorde dezakezu erabiltzen ez duzunean. Txikiak ondoko jangelako mahaian marrazten edo etxeko lanak egiten dituzten bitartean, familiarteko loturak sustatzen dituen jarduera-eremu bat sor dezakezu.

Kalitatezko denbora eta konexioa

Oso erraza da familian ondo pasatzea etxeko gainerako atalekin konektatutako egongela ireki batekin. UPPÅKRA sofa eroso eta zabal batekin erdigune gisa eta TONSTAD biltegiratze-soluzio guztiekin familiak behar duen guztia gordetzeko, gustura partekatuko duzun lekua da.
GREJSIMOJS peluxe bat lurrean, sofa baten kontra jarrita, TONSTAD erdiko mahai baten eta NISSAFORS orgatxo baten ondoan.