Saltatu

Beix eta zuri koloreko egongela moderno bat, denbora bakarrik edo konpainian pasatzeko.

Eman begiratu bat etxe garaikide honi. Hainbat belaunaldiren egunerokotasunaren bertsio adimendun eta inspiratzailea (eta tokia ondo aprobetxatzen duena) eskaintzen du. Egongela honek jarduera sozial eta pribatuak sinplifikatzen ditu, biak berdin behar diren garai batean; eta, aldi berean, erosotasuna eta estiloa eskaintzen ditu.

Bata bestearen aurrean jarrita dauden bi eserlekuko KIVIK sofak, koloreko ehun-gaiekin, erdian puf batekin eta horman bikain banatutako koadroekin.

Nabarmendu letra txikia

Liburutegi on batek guztientzako zerbait du: eleberri klasikoak, aldizkariak, apaingarriak eta disko-bola bat. Oreka perfektua aurkitzen duzunean, nabarmendu ezazu merezi duen bezala. Armairuko YTBERG argi-lerro doigarri batekin, prest edukiko duzu eguneko edozein ordurako.

Ikusi liburutegi eta armairuetarako argiztapen guztia
Egongela bateko horma bat, liburutegien konbinazio batekin, armairuko argiekin argiztatuta eta liburuz eta kutxaz beteta.
Ikusi liburutegi eta armairuetarako argiztapen guztia

BILLY idazmahai bihurtzen da hala behar duzunean

Gela honen moldakortasuna adierazpen gorenean ikusteko, eman begirada zehatzago bat BILLY liburutegiari. Ikasketa-saio bat edo antzeko zerbait egin behar duzunean, liburutegiaren zati gurpildun praktikoa atera, hegal eraisgarri integratua jarri eta listo! BILLY idazmahai bat edukiko duzu. Jarri dena bere tokian amaitzen duzunean, eta hemen ez da ezer gertatu.

Ikusi BILLY seriea
Egongela baten zati bat, KIVIK sofa batekin BILLY liburutegi konbinazio baten ondoan. Liburutegi horiei atal bat kendu zaio idazmahai bat sortzeko.
Egongela bat, ratanezko ULRIKSBERG besaulki batekin, liburuez, kaxez eta apaingarriez betetako BILLY liburutegien errenkada baten ondoan.
Ikusi BILLY seriea

Uzkurtu erosotasunez KIVIK sofa batean

Bere tamaina handiak, beso-euskarri baxu eta zabalek eta zakuratutako malgukiek edozein momentutarako aukerarik onena bihurtzen dute KIVIK sofa-seriea. Maite dituzunak eta beste pertsona batzuk esertzeko lekua izateaz gain, serie honen erosotasunak gonbidatuekin hitz egiten orduak ematera eta erlaxatuta egotera gonbidatzen du. Azken ukitua: jan mokadutxo bat RÖDEBY beso-euskarrirako erretilua erabilita.

Ikusi sofa guztiak
Egongela bat tonu argietan, bi eserlekuko KIVIK sofa bat kuxinekin, tapaki batekin eta, mutur batean, kafe-kikara bat RÖDEBY beso-euskarrirako erretilu baten gainean.
Ikusi sofa guztiak

Ratanezko pieza konbinagarri eta erosoak

Zuntz naturala ia edozein ingurunerekin bat datorren elementu horietariko bat da. ULRIKSBERG besaulkia eta biltokia duen LUBBAN mahai gurpilduna erraz mugi daitezke, topaketa sozialetan toki gehiago izateko. Behar ez direnean, ukitu moderno bat ematen dute, eta, gainera, gelako beste material naturalekin oso ondo konbinatzen dute.

Ikusi ratanezko besaulki guztiak
Eguzkiak leunki argiztatutako gela bat, ratanezko ULRIKSBERG besaulki batekin eta biltokia duen LUBBAN mahai gurpildun batekin, BILLY liburutegien errenkada baten ondoan jarrita daudenak.
Ikusi ratanezko besaulki guztiak

Biguna erdian eta geruza funtzionalez inguratua

Ez da kasualitatea atondo honetatik sofa taldea ikustea. Egongela hau erdian dauden sofen inguruan du ardatza, eta topaleku izateko eta erosotasunerako pentsatuta dago. Baina eguneroko erritmoa jasateko, errefortzuak behar ditu. Eguneko argiak, landareek eta artelanek freskotasun-sentsazioa ematen dute, eta biltegiratze-soluzio handiek, aldiz, inprobisatutako idazmahaiak barne, behar duzun guztia eskura izatea bermatzen dute.

Ikusi lanpara guztiak
Gune argitsu bat, BÄCKNATE mahai-lanpara zuri batekin eta pitxer batekin MALM apain-mahai baten gainean, markoan ipinitako irudi batzuen azpian dagoena.
Ikusi lanpara guztiak