Saltatu

Lixiba-egunaz gozatzeko 5 era

Gelarik praktikoena eta, ziur aski, etxeko txikiena, dotorea ere izan daiteke. Bihurtu ezazu etxeko zereginak egiteko leku inspiratzaileagoa banbuzko xehetasunekin, osagarri dotoreekin, lur-koloreekin eta aholku interesgarriei esker.

Banbuzko hainbat HÖSVANS esekigailu horman muntatutako barra metalikoan, kolore beixeko alkandora eta soinekoekin, mahai baten ondoan.
Banbuzko hainbat HÖSVANS esekigailu horman muntatutako barra metalikoan, kolore beixeko alkandora eta soinekoekin, mahai baten ondoan.

1. Biltegiratze-soluzio sinpleak

Armairua ez baduzu, erabili gauzak antolatuta izateko biltegiratze-soluzio zintzilikari irekia. Hemen, dutxarako objektu-euskarria integratu dugu garbitegian. Metalezko saskiak eta kakoek spa itxurako giro lasaia sortzen dute. Gainera, zulorik behar ez duen soluzioa da, beraz, mugitzeko erraza da.

Ikusi dutxako apal eta osagarri guztiak
Dutxarako BLECKSJÖN objektu-euskarri beltza bi saskirekin horman, leiho baten ondoan. Bertan, lixiba egiteko produktuak gordetzen dira.
Ikusi dutxako apal eta osagarri guztiak

2. Hartu heldulekuetatik eta eraman ezazu zurekin

Arroparako poltsa honek 60 litroko edukiera dauka, eta bikaina da jantzi asko garbitu behar ohi dituzten familientzat. Barruko estaldurak hezetasunetik babeste du, eta marrek ukitu dotorea ematen diote guneari. Bestalde, hutsik dagoenean, tolestu besterik ez duzu.

Arroparako heldulekudun KLUNKA poltsa marra zuri-beltzekin. Garbitegi baten zoruan dago, leiho baten ondoan.

3. Bilatu lisatutako arropak esekitzeko gunea

Esleitu horman eremu espezifikoa (lurrean dagoen leku baliotsua ez hartzeko) lisatu beharreko edo lisatu berri dagoen arropa jartzeko. Eskuoihal-euskarri honek nortasun-ukitu nabarmena ematen dio garbitegiari, eta banbuzko esekigailu arinak oso erabilgarriak dira brusak eta alkandorak uzteko.

Ikusi kako eta esekitoki guztiak
Banbuzko hainbat HÖSVANS esekigailu horman muntatutako barran, kolore beixeko alkandora eta soineko lehorrekin, hauts-detergentea duen apal ireki baten ondoan.
Ikusi kako eta esekitoki guztiak

4. Konponketak egiteko eta josteko eremua

Jantziak behar bezala zainduz, denbora gehiago iraungo dute, hortaz, ideia ona da garbitegian joste-kita eskura edukitzea. Kaxa hauek arinak eta mugitzeko errazak dira, eta banbu naturalak giro beroa eta erosoa sortzen du.

Banbu naturalezko hiru DRAGAN kaxa, barruan joste-kita eta gauza txikiak dituela, banbuzko RÅGRUND apalategi baten barruan.

5. Dantzatu lixiba egiten duzun bitartean

Zergatik ez duzu ondo pasatzen etxeko zereginak egiten dituzun bitartean? Jarri zure erreprodukzio-listarik gogokoena Bluetooth bozgorailu iragazgaitzaren bidez animatzeko. Bi bozgorailu parekatuz gero, soinu estereoa lortuko duzu. Une onak hemen hasten dira.

Ikusi wifi-bozgorailu guztiak
VAPPEBY Bluetooth-bozgorailu iragazgaitz txikia eta beltza pintzak gordetzen dituen saski baten ondoan, KOLBJÖRN armairu baten gainean.
Ikusi wifi-bozgorailu guztiak