Saltatu

Kolore-ukitua duen garbitoki moldakorra

Ez utzi garbitoki alai honen itxurak engainatzen. Hemen dena dauka bere lekua, bizimodu aktiboarekin erlazionatutako etxeko zereginak egitea errazagoa izan dadin. Hain ondo planifikatuta dagoen gune honetan, garbigailuak jarri, arropa eseki eta tolestu, lisatu eta jantziak aireztatu ahal izango dituzu, guztia amen batean.

Lauza horiak dituen garbitokia NYSJÖN armairu zuriarekin, garbigailu zuriarekin eta hainbat koloretako osagarriekin.
Lauza horiak dituen garbitokia NYSJÖN armairu zuriarekin, garbigailu zuriarekin eta hainbat koloretako osagarriekin.

Gozatu gune txukunaz eta zoru libreaz

Utzi hormei gauzak txukun edukitzen laguntzen. Gelaren altuera osoa aprobetxatzea lekua aurrezteko eta antolatzeko primerako modua da. Kaxak eta ontziak dituzten apalei eta kako ugariei esker, errazagoa izango da behar duzun hori aurkitzea. Gainera, denbora asko aurreztuko duzu gauzak euren kaxetan gordetzen badituzu eta horietan etiketak jartzen badituzu.

Bainugela horia BOAXEL armairu-konbinazio zuriarekin. Apaletan kaxak daude eta barra batean arropak ikus daitezke zintzilik.

Dena hurrengo zereginerako prest duen garbitokia

Etxeko zereginak egiten hastean, ezinbestekoa da garbitzeko behar duzun guztia prest edukitzea. Kakoak, klipak eta ontziak dituen ohol zulatuko konbinazio hau oso praktikoa da, eta garbiketa-produktuak begirada batean ikustea ahalbidetzen dizu (bestalde, kolore-ukituek itxura alaiagoa ematen diote). Gai handienak hormako kako sendoetan zintzilika ditzakezu erabiltzen ez dituzunean.

Ikusi hormako kako eta biltegiratze-osagarri guztiak
Garbitoki horia lixibarako hainbat osagarri dituzten JONAXEL apalategi zuriarekin SKÅDIS ohol zulatuarekin.
Aluminio-koloreko eta kolore beixeko bi KLYKET kako tolesgarri horma hori argi batean. Horietan erratza eta bilgailu horia ikus daitezke.
Ikusi hormako kako eta biltegiratze-osagarri guztiak

Koloreztatu eguneroko zereginak

Ondo antolatutako garbitoki alai honek horma horiekin eta zoruaren estanpatu alaiarekin kontrastea egiten duten armairu eta biltegiratze-konbinazio zuriak ditu. Arropa antolatzea, garbigailua jartzea edo jantziak lisatu eta tolestea; zeregin eta gai bakoitzak bere lekua du garbitegi honetan (eta estiloari uko egin gabe).

Ikusi garbitegirako altzari eta apalategi guztiak
NYSJÖN armairu zuria eta garbigailu zuria lauza horiak eta zenbait biltegiratze-soluzio dituen garbitokian.
Ikusi garbitegirako altzari eta apalategi guztiak