Saltatu

Sukaldeko lekuari etekinik handiena ateratzea janaria prestatzeko leku gehiago izateko

Sukaldean lekua aurrezteko ideia errazen bila zabiltza janaria prestatzeko leku handiagoa izateko? Konponbide bat dagoeneko dituzun lanerako gainazalak askatzea da, sukalde-gainekoan dituzun gauzetarako biltoki berria bilatuz. Beste bat lanerako gainazal osagarriak aurkitzeko modu praktikoak aurkitzea da. Hona hemen hainbat ideia.

Haritz-efektu zuria duen ENHET sukalde bat, lauza griseko horma bat duena. Hormak urkizko errail bat, urkizko bi hormako apal eta hormako armairu zuri bat ditu.
Haritz-efektu zuria duen ENHET sukalde bat, lauza griseko horma bat duena. Hormak urkizko errail bat, urkizko bi hormako apal eta hormako armairu zuri bat ditu.

Estali harraska

Sukalde-gainekoa zabaltzeko modu erraz bat harraska estaltzea da, ondo moldatzen den mozteko taula sendo bat erabiliz. Sukalde txiki batean izugarrizko eragina izan dezake. Gainera, barazkiak zuritzeko, garbitzeko eta mozteko erabilgarria den kokalekua da, izan ere txorrotatik, isurbidetik eta ziurrenik zaborrontzitik ere gertu baitago.

Ikusi harraskarako osagarri guztiak
LILLHAVET mozteko taula gris argi bat sukalde-gaineko ijeztu zuri batean sartutako harraska baten gainean, eta sukaldeko txorrota bat.
Ikusi harraskarako osagarri guztiak

Hormei etekina ateratzea

Lekua egin nahi arren gauzak eskura izan nahi badituzu, jarri arreta hormetan. Errailak eta sakontasun txikiko hormako apalak biltegiratze irekiko soluzio klasikoak dira eltzeak, zartaginak eta tresnak eskegitzeko edo potoak, ontziak eta espeziak biltegiratzeko. Gainera, sukalde-giro polita sortzen dute.

Ikusi NEREBY seriea
NEREBY serieko urkizko bi errailek eta hormako apal batek eltzeei, zartaginei, tresnei eta espezia freskoei heltzen diete lauza griseko horma batean.
Ikusi NEREBY seriea

Lanerako gune osagarri gurpilduna

Orgatxo praktiko bat lanerako gune malgua gehitzeko konponbide burutsua da, eta erraz-erraz eraman daiteke behar den lekura. Behar ez duzunean, oso ondo gorde daiteke izkina batean, beheko apaletan biltegiratze-eremu praktikoa eskaintzen duenak. Gainera, goizean kafetxo bat hartzeko leku ona da, eguna ondo hasteko.

Ikusi orgatxo eta sukalde-uharte guztiak
BEKVÄM urkizko sukalde-orgatxo batek beira gardeneko poto estalkidunei, eltzeei eta beste produktu batzuei eusten die makalezko taburete-aulkitxo baten ondoan.
Ikusi orgatxo eta sukalde-uharte guztiak

Eragozten ez duen sarbide errazeko biltegiratzea

Hormako armairuen azpian biltegiratze-eremua gehitzea erraz-erraza da, saski zintzilikari bat eskegi baino ez duzu egin behar. Ez da beharrezkoa zuloak egitea, eta apal gehienetara moldatzen da, kakoak tolesteko errazak baitira. Ondo ikusteko behar den sakontasuna du. Sarbide errazeko biltegiratze gehiago izateko, serie bereko zintzilikatzeko esekigailu bat ere jar dezakezu.

Ikusi sukaldeetarako hormako biltegiratze-soluzio guztiak
PÅLYCKE saski zintzilikari zuri bat hormako armairu zuri baten azpian dago kokatuta, S formako kakoak dituen urkizko errail baten ondoan, lauza griseko horma baten azpian.
Ikusi sukaldeetarako hormako biltegiratze-soluzio guztiak
UTRUSTA lanerako gainazal ateragarri bat tiradera baten barruan, intxaurrondo-efektuko tiradera-aurrealdeak eta armairuko ate marroiak dituen sukalde batean.

Lanerako gune osagarri handia duen tiradera bat

Tiradera-aurrealdea jar diezaiokezu gainazal ateragarri burutsu horri. Bestela, ezkuta ezazu tiradera baten barruan edo armairu baten atearen atzean leku gehiago izateko jakiak kokatzeko edo barazkiak mozteko. Berriro ezkutatzeko, hura bultzatu baino ez duzu egin behar.

Ikusi apal eta tiradera guztiak