Sukaldea hobeto erabiltzeko antolamendu-ideiak
Litekeena da sukaldeko hirukiari buruz entzun izana. Antolamendurako hastapen sinple horren bidez harraskaren, sutegien eta hozkailuaren artean gertatzen den lana arazorik gabe eta modu seguruan burutzen da sukaldean. Sukalde berri bat planifikatzen ari bazara, hona hemen lan-jario hobeagoa lortzeko kontuan hartu beharreko hainbat gauza.


Sukaldeko hirukia lanean
Hona hemen sukaldeko hirukiaren hainbat eredu sukalde-antolamendu ezberdinetara aplikatuta. Aurkitu buruan duzun ideiara gehien hurbiltzen den antolamendua eta gutxi gorabeherako abiapuntutzat har ezazu zeure sukaldea planifikatzean.
1 Albo bakar bateko sukaldea
2 Bi alboko sukaldea
3 L formako sukaldea
4 U formako sukaldea
5 Uhartea duen sukaldea
Bistaratu sukalde berria
Sukaldea planifikatzen hastea eta hura nola integratzen den ikustea azkarra eta erraza da sukalde-konfiguratzailearekin. Konfigurazioa eta estiloa hautatu eta horiek zuri ezin hobeto egoki daitezen pertsonalizatu baino ez duzu egin behar.