Nola erosi IKEA sukalde bat bost urratsetan
Zin dagizugu, uste duzuna baino errazagoa da. Jarraitu gida hau urratsez urrats buruhausterik gabe zure ametsetako sukaldea lortzeko. Galderaren bat baduzu edo gure zerbitzuren bat behar baduzu, jarri harremanetan gurekin txat edo 900 400 922 telefonoaren bidez.

1. urratsa: Inspirazioa
Imajinatu zure sukalde ideala zure eguneroko beharrak eta gehien erakartzen zaituen estiloa kontuan hartuz. Pentsatu zure etxearekin hobekien konbinatzen duten koloreetan, biltegiratze ireki edo itxia nahiago duzun eta sortu nahi duzun giro orokorrean. Dagoeneko estilo bat buruan baduzu, hala nola minimalista edo kolore-ukitu batekin, jarraian gure sukalde osoetako batzuk erakutsiko dizkizugu inspirazioa lor dezazun.
Zure negoziorako inspirazioaren bila zabiltza? Egin klik hemen
Sasoi honetarako joeren gure aukera
2. urratsa: Neurketa
Adi, prest, neurtzera! Neurri egokiak hartzea funtsezkoa da, ondorengo planifikazio osoaren oinarria izango baitira. Zure kabuz egitea aukeratzen baduzu, sukaldeak planifikatzeko gure gida deskargatu besterik ez duzu egin behar zehazki zer neurtu behar duzun jakiteko.
3. urratsa: Planifikazioa eta diseinua
Zure sukaldea imajinatzen duzun bezalakoa dela ziurtatzeko, doako zita bat eska dezakezu gure adituekin eta prozesu osoan lagunduko eta aholkatuko dizute.
Enpresa edo negozio bat baduzu, hartu hitzordua hemen
Zuk zeuk diseinatu nahi baduzu, gure sukalde batzuek 3D planifikatzaile digital bat dute, eta, bertan, probak egin, xehetasunak doitu eta zure diseinuak erraz eta azkar gorde ahal izango dituzu.
Sukaldari handi ororen osagai sekretua: etxetresna elektrikoak
4. urratsa: Aukeratu nola eskatu eta ordaindu zure sukaldea
Azken diseinua duzunean, zure planifikazioaren xehetasunak errepasatu ditzakezu zure adituarekin dokumentazioa bidali dizun posta elektronikoari zuzenean erantzunez.
Gainera, hainbat finantzaketa-aukera ditugu zure sukalde berria lehenbailehen estreinatu ahal izateko eta pixkanaka kezkarik gabe ordaintzeko.
Berrikuntzak
Etengabe atzeratzen zabiltzan eraberritze horretan pentsatzen? Zuretzako soluzioa dugu
Informazio gehiagoFinantziazio-aukerak
Gozatu orain eta ordaindu pixkanaka* gure finantzazio-zerbitzuekin.
Informazio gehiagoZer behar duzu zure sukaldea osatzeko?
PUBLIZITATEA. 1. IKEA VISA txartelaren bidezko finantzaketa CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. ordainketa-erakunde hibridoak igortzen du eta bere baimenaren mende dago. Erakundeak, bere ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileengandik jasotako funtsak babesteko, CaixaBank, S.A.-n banku-kontu bereizi bat irekitzea erabaki du horiek gordetzeko. Lortu informazio gehiago txartelaren ordainketa-moduei buruz hemen: www.caixabankpc.com/es/productos.
3, 6, 10, 12, 24, 36 eta 48 hilabeteko finantzaketa eskuragarri interesik gabe (ITN: %0. UTB: %0) penintsulako IKEA dendetan edo IKEA.es webguneko dendan egindako erosketetan. Gutxieneko zenbatekoa: 10€ 3, 6 eta 10 hilabeterako; eta 120€, 180€, 900€, 1.900€ eta 2.750€ 12, 18, 24, 36 eta 48 hilabeterako, hurrenez hurren. Finantza daitekeen gehieneko zenbatekoa: 3.000€. 10 hilabetetan finantzatutako 1.500€-ko erosketa baten adibidea. ITN: %0. UTB: %0. 150€-ko 10 kuota. Prezioa guztira epeetan eta zenbateko zordundua guztira: 1.500€. Kredituaren kostua guztira (interesak): 0€. Amortizazio-sistema frantsesa.
2. Mailegua CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. ordainketa-erakunde hibridoak igortzen du eta bere baimenaren mende dago. 3, 6, 10, 12, 24, 36 eta 48 hilabeteko finantzaketa eskuragarri interesik gabe. Gutxienezko zenbatekoa: 60€. Gehienezko zenbatekoa: 9.000€. ITN %0; UTB %0. Hileko kuotak: 3. 1.000€-ko (kredituaren zenbateko osoa) erosketa baten adibide adierazgarria: 333,33€-ko 2 kuota, 333,34€-ko azken kuota. Zenbateko zordundua guztira eta prezioa guztira epeetan: 1.000€. Kredituaren kostua guztira (interesak): 0€. Hileko kuotak: 6. 1.000€-ko (kredituaren zenbateko osoa) erosketa baten adibide adierazgarria: 166,67€-ko 5 kuota, 166,65€-ko azken kuota. Interesik gabe. Zenbateko zordundua guztira eta prezioa guztira epeetan: 1.000€. Kredituaren kostua guztira (interesak): 0€. Hileroko kuotak: 10. 1.000€-ko (kredituaren zenbateko osoa) erosketa baten adibide adierazgarria: 100€-ko 10 kuota. Interesik gabe. Zenbateko zordundua guztira eta prezioa guztira epeetan: 1.000€. Kredituaren kostua guztira (interesak): 0€.Amortizazio-sistema frantsesa.
3. 1.000€-ko finantzaketa baten adibidea. Prezioa, eskura: 1.000,00€. 10 hilabeteko epea, 104,80€-ko kuota bat eta 104,64€-ko 9 kuota. Zor-tasa finkoa %10,00 UTB %10,51 (UTBa eta lehen kuota zertxobait alda daitezke, kontratua sinatzen den egunaren eta kuotak ordaintzen diren egunaren arabera). Interesak: 46,56€. Kredituaren zenbatekoa, guztira: 1.000,00€. Kredituaren kostea, guztira: 46,56€. Zor den zenbatekoa, guztira: 1.046,56€. Epekako prezioa, guztira: 1.046,56€. Kontratazio-eguna 2024/10/02an izanik eta lehenengo ordainketa 2024/11/02an. Eskaintza 2025/03/31ra arte egongo da indarrean. Amortizazio-sistema frantsesa. Santander Consumer Finance, S.A.-k eskainitako, aztertutako eta onartu beharreko finantziazioa.