Saltatu

Nola aukeratu zuretzat egokienak diren lapikoak

Janaria errazago prestatzen da tresna egokiak dituzunean. Hainbeste lapiko aukeran izanda, zaila izan daiteke egokia hautatzea. Ez arduratu, guk lagunduko dizugu. Hemen ikusiko duzu zure behar eta jatorduetarako lapikorik egokiena nola aukeratu.

KLIPPFISK estalkidun lapikoa, KLIPPFISK estalkidun zartagina, VARDAGEN estalkidun lapikoa eta IKEA 365+ estalkidun lapikoa gainazal batean.

Arrautzak egosi, saltsak prestatu eta gehiago egiteko lapiko eta zartaginak behar dituzu?

Gure lapiko eta zartaginak zure sukaldeko laguntzaileak izango dira. Gosaltzeko arrautzak edo astean zehar egindako jatordu azkar bat laguntzeko saltsa zaporetsua: lapiko eta zartagina basikoak dira sukaldeetan lan gehien egiten dutenak. Materialek beroa modu uniformean banatzen dute, eta, horri esker, tenperatura errazago eta azkarrago erregulatzen da. Ezaugarri hori oinarrizkoa da presaka ari bazara. Gainera, haietako gehienek bermea dute, sukaldari batzuek eskaintzen dutena baino askoz gehiago.

Ikusi IKEA 365+ sukaldeko tresna guztiak
Estalkidun IKEA 365+ eltze bat, altzairu herdoilgaitzezkoa, artelazkizko HEAT zamau-babes baten gainean, eta estalkidun IKEA 365+ lapikoa, altzairu herdoilgaitzezkoa.
Ikusi IKEA 365+ sukaldeko tresna guztiak

Plater osoak prestatzeko lapiko eta zartaginen bila ari zara?

Sukaldeko ontziteria ezin hobea da sukaldean dituzun behar guztiak asetzeko. Ontziteriatik behar adina pieza erabili ahal izango dituzu, hasi haragi-bolak saltsan prestatzetik eta otordu formal batera arte. Menuan zenbat eta plater gehiago sartu, orduan eta lapiko gehiago izan beharko dituzu eskura. Gainera, altzairu herdoilgaitzezkoak direnez, tenperatura erraz eta azkar erregulatu ahal izango duzu lapiko bat baino gehiago sutan aldi berean dituzunean. Kaos gutxiago eta sukalde gehiago: familia pozik izateko sekretua.

Ikusi sukaldeko ontziteria guztia
HEMKOMST sukaldeko ontziteria, altzairu herdoilgaitzezkoa, DRAGON altzairu herdoilgaitzezko mahai-tresnekin eta GNARP sukaldeko tresna beltzekin.
Ikusi sukaldeko ontziteria guztia

Zure lapikoetan zer gertatzen den ikusi nahi duzu?

Eskuratu beirazko estalkia duen lapikoa, eta ikusi nola agertzen diren zapore guztiak estalkia kendu eta berorik galdu gabe. Beirazko estalkiak dituzten lapikoak eta zartaginak ditugu, sukaldean gertatzen den guztiaren berri izango duzu ezerk begien bistatik alde egin gabe. Estalkia erabiltzean, lapikoko edukia azkarrago egosten da zuk denbora gutxiago behar izateko, energia gutxiago kontsumitzeko eta diru-apur bat aurrezteko jende-andanarentzat janaria prestatu bitartean. Janaria egosten ikustea telebista ikustea baino hobea da.

Estalkidun KLIPPFISK zartagina, estalkidun KLIPPFISK eltzea, APTITLIG banbuzko ebakitzeko taula eta janaria duten katilu zuriak.

Erabiltzeko eta garbitzeko errazak diren lapikoen bila ari zara?

Bizitza modernoaren eraginez, denboraz juxtu ibiltzen gara beti. Horregatik, oso erabilgarria da azkar garbitzen diren lapikoak izatea. Lapiko itsasgaitzak ditugu fideo eta piper zopa begetarianoa platerera irits dadin, lapikoaren hondoan itsatsita geratu beharrean. Sol-gel zeramikazko estaldura itsasgaitzari esker, iraunkorrak dira eta janaria erretzeko edo itsasteko arriskua murrizten du. Garbitzeko erraztasunak liluratuko zaitu

Ikusi HEMLAGAD seriea
APTITLIG banbuzko ebakitzeko taula, ANNONS ontziteria, altzairu herdoilgaitzezkoa, eta IKEA 365+ plater sakon/katilua janariarekin.
Ikusi HEMLAGAD seriea

Janaria su baxuan prestatzeko lapikoak interesatzen zaizkizu?

Sukalde bat ez dago osatuta plakan eltze tradizional bat ez badu. Hartu behar duzun denbora eta sustatu zaporea topera. Zuk bezainbeste lan egiten duten lapiko polit ugari ditugu. Burdinurtu esmaltatuzko lapikoak ezin hobeak dira su baxuan janaria prestatzeko eta beroa luzaroago gordetzeko. Horregatik, bikainak dira errekiak eta gisatuak prestatzeko. Gainera, janariari bero eusten diote mahaian.

Ikusi VARDAGEN sukaldeko tresna guztiak
VARDAGEN lapikoa, gainean estalkia duela, HEAT zamau-babes marroi ilunaren gainean, altzairu herdoilgaitzezko DRAGON sukalde tresnak, plater bat eta edalontziak.
Ikusi VARDAGEN sukaldeko tresna guztiak

Janaria azkarrago prestatu nahi duzu janariaren kalitatea galdu gabe?

Azkar batean bizi garen garai hauetan denbora gutxi dugu janaria prestatzeko. Horregatik, gure presio-heltzeak laguntzaile perfektua dira sukalde modernorako. Janaria azkarrago prestatzen denez, argi-gastuak murrizten dira, eta janarien bitamina gehiago kontserbatzen dira, egostean edo frijitzean ez bezala. Zopa eta gisatuak azkarrago egiten dira. Haragirik gogorrenak samurrago geratuko dira eta barazkiak erakargarriagoak izango dira, bai itxuraz, bai zaporez. Azkarrak, zaporetsuak eta ekonomikoak, jateko modukoak, ez duzu uste?

Ikusi presio-eltze guztiak
Altzairu herdoilgaitzezko IKEA 365+ presio-eltzea TILLREDA indukzio-plaka eramangarri zurian. Ebakitzeko taula bat eta laban bat daude.
Ikusi presio-eltze guztiak