Marrubi-marmelada eta txokolatezko izozkia
Sortu magia berehala postrerako izozki honekin! Nor da gai marrubi-marmeladaren, galleta-zatien eta txokolatearen konbinazio bati ezetz esateko?

Anoak: 4 | Egiteko denbora: 10 minutu
Elaborazioa
- Txikitu galletak eta zatitu edo birrindu txokolatea.
- Muntatu geruzaka txikitutako galleta, izozkia eta marrubi-marmelada lau edalontzitan.
- Bota txokolatea gainetik eta... listo!
Aholkua: Marrubi-marmelada prestatzera animatzen zara? Zer behar duzu:
- 300 g marrubi fresko
- 4 dl azukre
- ½ dl ur
Kendu zurtoinak marrubiei eta moztu zati txikitan. Jarri marrubiak, azukrea eta ura kazo batean. Berotu azukrea disolbatu eta marrubiek zukua askatu arte. Ondoren, irabiatu nahasketa testura fin bat lortu arte, utzi hozten eta jarraitu lehenengo errezetaren 1. urratsetik.



