Saltatu

Lortu 10 bat sukaldean ikasleentzako kit honekin

Bai kozinatzen esperientzia baduzu, bai pasta prestatzeko ere zure amonaren laguntza behar baduzu, oinarrizko produktu guztiak ditugu unibertsitate-gune txiki bat primerako sukalde bihurtzeko, klase artean bazkaltzeko, zure lagunak afaltzera gonbidatzeko edo gauerdian mokaduren bat hartzeko. Eta hori guztia prezio harrigarrien truke. 

Ikasle-pisu moderno batean, ÄSPINGE sukalde modular eta trinkoa; beltza eta lizar-kolorea ditu.

Bilgarri laua goizez, banketea gauez

Baliteke zure ikasle-pisua oso handia ez izatea, baina horrek ez dizu eragotziko erregimentu baterako janaria prestatzea. Tamaina trinkoa izan arren, ÄSPINGE sukalde modularrak biltegiratze-espazio irekia eta itxia eskaintzen dizu, oso moldakorra janaria gordetzeko eta zure katilu gogokoenak begi-bistan uzteko. Horrez gain, independentea da eta erraz instalatzen da; hortaz, sukaldea goizean jaso eta gau horretan bertan gustukoen duzun janaria prestatu ahal izango duzu. 

Hemen duzu zure sukalde-laguntzailea

Unibertsitatea hasten denean, gauza asko gogoratu behar dira, hala nola gisatuari zer bota eta babarrunak erretzea nola saihestu. Ez kezkatu: laguntza bidean dago. VIGGBO hormako ke-kanpai berriak –kea kentzeaz gain– belarretarako, espezietarako eta telefonorako apal gisa ere balio du angelu egokian jartzen baduzu. Laguntzarik behar duzu? Altuera doigarria duen HAVREHOJ tabletarako euskarri erresistentearekin, oso erraz deitu ahal izango diozu amonari barazkiak mozten, salteatzen eta ontzen dituzun bitartean. 

Gourmet-menua prezio eskuragarri baten truke

Unibertsitate-sukalde partekatu batean, ez da hain erraza zure gauzak besteen gauzetatik bereiztea, mikrouhin-laberako eta ontzi-garbigailurako egokia den OFTAST baxera baduzu izan ezik. Orain, berde argian eskuragarri dago, begiratu batean bereizten den kolorea. Gainera, beira tenplatuz eginda dago, portzelana Txinakoa badirudi ere (prezioagatik izan ezik, noski). Osatu itxura plastikozko ZEBRASÄV sabaiko lanpara apaingarri batekin. Zintzilikatu mahaiaren gainean giroa sortzeko eta otordu bakoitza bereziagoa izan dadin, nahiz eta beste fideo-plater bat besterik ez izan. 

Máis ideas de almacenaxe sinxelas para a cociña