Saltatu

Janari gutxiago alperrik galtzeko eta sukaldean dirua aurrezteko moduak

Gauza asko erabiltzen dira sukaldean: janaria, energia ura, eta hondakin ugari ateratzen dira bertatik. Hala ere, erabaki burutsu batzuk hartuz gero, gutxitu egin daiteke bi aldeetako trafikoa, eta, bide batez, zure poltsikoa eta planeta gehiegi ez kaltetu.

Antrazita koloreko EKBACKEN sukalde-gaina harraskarekin. GRUNDVATTNET garbitzeko ontzi bat dago han, mikrozuntzezko zapiak eta osagarriak.
Antrazita koloreko EKBACKEN sukalde-gaina harraskarekin. GRUNDVATTNET garbitzeko ontzi bat dago han, mikrozuntzezko zapiak eta osagarriak.

Sukaldeko eltzerik azkarrena

Indukzioak beroa zuzenean transferitzen du janaria prestatzeko ontzietara, sukaldearen gainazalera transferitu beharrean. Berorik ihes egiten ez duenez, janariak azkarrago presta ditzakezu eta denbora aurrezten duzu.

Ikusi su guztiak
Burdinurtuzko bost litroko VARDAGEN eltzea sutan sukalde-gain gris iluna duen eta horman lauza ilunak konbinatuta dituen sukaldean.
Ikusi su guztiak

Gorde beste egun baterako

Estu ixten diren estalkiak dituzten ontziekin janari gutxiago hondatuko da. Elikagai lehorrak luzaroan irauten dute fresko, eta, gainera, janari ozpineztatuak eta kontserbak egiteko bikainak dira. Sukaldeko pisu batekin ziur jakingo duzu zenbat bota eta hobeto aprobetxatuko dituzu osagai gordinak.

Ikusi janarien ontzi eta antolatzaile guztiak
Ozpineztatutako janariak prestatzeko gunea: GENOMSNITT pisua, PROPPMÄTT mozteko taula, ziape haziak eta ebakitako kalabazin ugari.
Ikusi janarien ontzi eta antolatzaile guztiak

Txikitu harraska

Harraska urez betetzeko ur asko behar da, batez ere, harraska handia bada. Gainera, garbiketa-lan gehienetarako ez duzu hainbeste ur beharko ziurrenez. Harraska barruan ontzi txikiago bat jarri eta horko ura garbitzeko erabilita, ur-kontsumoa txikituko duzu.

Ikusi harraskako osagarri guztiak
Harraska batean harrikoa egiteko GRUNDVATTNET ontzi grisa eta kontrol duala duen ÄLMAREN txorrota, mikrozuntzezko zapiak eta osagarriak ondoan.
Ikusi harraskako osagarri guztiak

Banbuarekin hobe

Sukaldea jasangarriago egiteko modu bat erabiltzen dituzun materialak hondo hautatzea da. Banbuzko tiradera aurrealdeak aukera egokia dira, azkar hazten den eta oso iraunkorra den materiala baita banbua, eta, gainera, itxura ederra du.

Ikusi METOD ate eta tiradera-aurrealde guztiak
METOD armairuak, MAXIMERA tiraderak eta banbuzko aurrealdeak dituen sukaldeko txoko bat. Gainean, antrazita koloreko EKBACKEN sukalde-gaina.
Ikusi METOD ate eta tiradera-aurrealde guztiak

Maita itzazu mozteko taulak

Mantentze-lan apur batekin, zure zurezko mozteko taulek urteak iraun ditzakete. Gogoratu, ez itzazu ontzi-garbigailuan sartu eta olio jangarriarekin tratatu itzazu tarteka.

Ikusi mozteko taula guztiak
SMAKRIK koltza-olio botila bat pagozko PROPPMÄTT mozteko taula baten gainean. Guztia mahai beltz biribil batean dago.
Ikusi mozteko taula guztiak

Erabili tiradera bat nahaspila gabe birziklatzeko

Sukaldean birziklatzeko estazio bat jartzea bikaina da, baina itxura eskasa izan dezake edo deserosoa izan. Zergatik ez duzu erabiltzen tiradera sakon bat, edo batzuk, lan horretarako? Hala, funtzio guztiak izango dituzu trabarik gabe.

Ikusi zaborrontzi eta poltsa guztiak
Sukaldeko tiradera sakon bat, aterata, barnean duen lau HÅLLBAR zaborrontziko hondakin-sistema aireztatua erakusten.
Ikusi zaborrontzi eta poltsa guztiak

Atera etekinik handiena hozkailuari

Hozkailuan ur hotza duen ontzi bat izanda ez duzu iturria zabalik eduki beharrik izango ura hozten den arte. Udan, gainera, denbora asko behar da horretarako. Erretilu birakari bat jarriz gero, gauza bat ere ez duzu ahaztuko hozkailuan, inork ez baitu nahi gauza berde eta iletsurik hozkailuan.

Ikusi janarien ontzi eta antolatzaile guztiak
Janariz betetako RÅKALL hozkailuaren goiko zatia irekita. Izozkailuan, ontziak daude SNURRAD erretilu birakarian.
Ikusi janarien ontzi eta antolatzaile guztiak

Ikusten duzuna erabiltzen duzu

Atera daitezkeen apalekin, begi kolpe bakarrean ikus daiteke eduki guztia, eta zehazki jakingo duzu zer duzun eta zer dagoen faltan. Ez duzu behin baino gehiagotan joan beharko dendara dagoeneko badaukazun zerbait erostera.

Ikusi barrualdeetarako antolatzaile guztiak
Sukalde-aurrealde ilun bat, kanporantz aterata. Barruko tiraderak ikus daitezke espaziorako egokiak diren edukiontziz eta janariz beteta.
Ikusi barrualdeetarako antolatzaile guztiak

Birziklatzea bistan, eta ezkutuan

Sukaldean birziklatzeko txoko batek ez du zertan toki asko hartu. Txoko batean, hainbat poltsa handi jar ditzakezu lurrean; horrekin nahikoa da. Apal bat eta errail bat jarrita biltegi gehigarriak izango dituzu. Eta guztia ezkutatu nahi baduzu, nahikoa da gortina bat zintzilikatzea.

Ikusi zaborrontzi eta poltsa guztiak
Txoko batean, gortina baten atzean, birziklatzeko estazio bat hondakinak sailkatzeko DIMPA poltsekin, apalekin eta KUNGSFORS sare-poltsekin.
Ikusi zaborrontzi eta poltsa guztiak