Saltatu

Haragi-bolak tzatziki saltsarekin pita-ogi greziarrean

Familia osoa pozik geratuko da haragi-bolen eta pita-ogien errezeta honekin. Osagai sinple, zaporetsu eta freskoekin egina dago, eta, beraz, aproposa da udako piknik eta afarietarako.

Pita-ogiak haragi-bolekin, barazkiekin eta tzatziki saltsarekin metalezko erretilu batean, gainalde gris argi baten gainean.
Pita-ogiak haragi-bolekin, barazkiekin eta tzatziki saltsarekin metalezko erretilu batean, gainalde gris argi baten gainean.

Zatiak: 4 | Denbora: 15 minutu

Osagaiak

Haragi-bolen sandwichak pita-ogian

300 g HUVUDROLL haragi-bolak (20 unitate, gutxi gorabehera)

4 pita-ogi

100 g feta-gazta

1/2 tipula morea

 

Tzatziki saltsa

1 1/2 dl greziar jogurt natural koipekia % 10

1 baratxuri-ale txiki fin-fin txikitua

1/2 pepino birrindu zati lodiagoetan

1/2 limoi-zuku koilarakada

 

Tomate eta pepino entsalada

3/4 pepino

2 tomate

4 perrexil koilarakada oso txikituak

1 oregano lehorreko koilarakada txiki

1 koilarakada limoi-zuku zukutu berri

1 koilarakada oliba-olio

Urratsez urrats:

  1. Tzatziki saltsa egiteko, erabili birringailu bat eta birrindu pepinoa zati txikitan. Jarraian, kendu zukua eta nahastu gainerako osagaiekin. Ondu gatza eta piperbeltzarekin.
  2. Tomate eta pepino entsaladarako, zatitu kubotan pepinoa eta tomateak, eta jarri ontzi batean. Gehitu oregano lehor txikitua, perrexil oso txikitua, limoi-zukua eta oliba-olioa. Ondu gatza eta piperbeltzarekin.
  3. Moztu uztaietan tipula morea eta utzi aparte.
  4. Frijitu haragi-bolak eta berotu pita-ogiak, ontziaren jarraibideei jarraituz. 
  5. Moztu pita-ogiak erditik eta bete itzazu tomate eta pepino entsaladarekin, haragi-bolekin, tzatziki saltsarekin, feta-gazta xehatuarekin eta tipula morearekin. 

Ezagutu zapore berriak IKEA errezetekin

Gozatu plater osasungarriez egunero eta ahosabaiaz fin noizbehinka! Ezagutu zure plater gogokoenak erraz prestatzen diren gure errezeta gozo eta ugarietan. Biribilkitxoak eta haragi-boletatik hasi eta plater begetariano eta gofreetaraino: gustu eta ahosabai guztietarako platerak daude.

Ikusi errezeta guztiak
Ikusi errezeta guztiak