Chai eta txilearekin txigortutako garbantzuak
Garbantzuok minak, gaziak eta apur bat garratzak dira; zapore-eztanda bat izango duzu ahoan. Edozein edari apardunen osagarri paregabeak dira.


Osagaiak:
Kantitatea: 250 g Denbora: 35 minutu
Gutxi gorabehera, 250 g latako garbantzu, egosita
1 poltsa EGENTID chai beltz, jengibrea eta intsusarekin
1 koilarakada landare-olio
½ koilarakada txile maluta
1 koilarakada itsas-gatz maluta, birrinduta
Urratsez urrats:
- Jarri labea 200 C gradutan (392 F).
- Kendu ura garbantzuei eta garbi itzazu; ondoren, eskuoihal batekin azkar igurtzi azala kentzeko.
- Ipini bol batean eta gehitu falta diren osagaiak. Nahastu eskuekin osagaiak berdintsu zabaltzeko.
- Ipini labe-papera labeko erretiluan, sakabanatu garbantzuak bertan eta txigortu labean 30 minutuz, urre kolorea eduki eta kurruskari egon arte.
- Utzi erretiluan apur batez hozten zerbitzatu baino lehen.
Oharra: Txigortu diren egunean daude zaporetsuen, baina hozkailuan gorde ditzakezu gau batez eta hurrengo egunean jan.