Saltatu

Sukalde txiki bat, dotorea eta marra zainduekin, funtzionaltasuna eta estiloa orekatzen dituena

Etxe txikietan bizi diren familiek espazioa ahalik eta gehien aprobetxatu behar dute. Familiarentzat ondo diseinatutako espazio batek premia guztiak ase behar ditu, bai janaria prestatu, zerbitzatu eta jateko, bai sozializatu eta jolasteko.

Bere marra zainduei eta diseinu minimalistari esker, penintsula dotore eta praktikoa duen U formako sukalde honek funtzionaltasuna eta estiloa orekatzen ditu. U formak janaria prestatzeko, jendearekin elkartzeko, eta jolasteko gune bat sortzen du espazio trinko batean.

Sukalde bat, distira handiko berde grisaxka iluneko KALLARP sukalde-aurrealdearekin, xafla beltzez estalitako EKBACKEN sukalde-gainekoarekin, kaiku eta loreekin.

Mantentzeko errazak diren sukalde-aurrealdeak itxura dotorea eta minimalista emango diote zure sukaldeari

Distira handiko berde grisaxka iluneko KALLARP sukalde-aurrealdeak eguneroko erronketarako ezin hobeak dira eta diseinu ultramodernoa dute. Marra zuzen dotoreek ukitu moderno eta eguneratu bat gehitzen dute, janaria prestatzeko, jolasteko eta sozializatzeko espazio atsegin bat sortuz. Ateak eskuinaldera edo ezkerraldera irekitzeko muntatu daitezke, eta, horri esker, txokorik estuenetara egokitu ahal dira.

Eta xafla beltzez estalitako EKCACKEN sukalde-gainekoekin, sukaldeko irla sukaldean aritzeko beti izan nahi duzun leku hori izango da. KALLARP sukalde-aurrealdeek distira handiko gainazal iraunkorra dute, eta, horri esker, errazago garbitzen dira. Nahikoa da oihal bat pasatzea isuritako likidoak garbitzeko edo txikien arrasto itsaskor horiek kentzeko.

Ikusi sukalderako ate eta tiradera-aurrealde guztiak.
Sukalde bat, distira handiko berde grisaxka iluneko KALLARP sukalde-aurrealdearekin, xafla beltzez estalitako EKBACKEN sukalde-gainekoarekin, kaiku eta loreekin.
Sukalde bat, distira handiko berde grisaxka iluneko KALLARP sukalde-aurrealdeekin eta kaiku bat gainean duen eta xafla beltzez estalitako EKBACKEN sukalde-gainekoekin.
Ikusi sukalderako ate eta tiradera-aurrealde guztiak.

Janaria prestatzea, nahastea eta sozializatzea funtzionala eta dibertigarria izan dadin antolatutako tiraderak

Ondo antolatutako METOD sukalde bat tiraderetan oinarritzen da. KNIVSHULT tiradera horiek biltegiratze antolatua eta sarbide erraza konbinatzen dituzte, bilatzen ari zarena berehala aurki dezazun. KNIVSHULT tiraderen kolore iluna armairuaren berdina da, eta itxura dotorea ematen die, presio bidezko irekiera-burdinkia gehitzeko aukerarekin. Aukeratu zure tiraderen tamainaren arabera biltegia optimizatzeko dotoretasuna mantentzen duzun bitartean.

UPPDATERA antolatzaile eta platerak eustekoekin konbinatuta, tresnak ondo sailkatu ahal izango dituzu eta baxera harramazketatik eta koskatzetik babestu ahal izango duzu, urteetan bikain jarrai dezan. Tresnak eta baxera bere horretan eta antolatuta mantenduko dira janaria prestatzen, bisitak jasotzen eta ondo pasatzen duzun bitartean.

Ikusi METOD sukalde guztiak
METOD sukalde bat, KNIVSHULT tiradera irekiekin; barruan, sukaldeko tresnez beteta dauden UPPDATERA tiraderetarako antolatzaileak.
METOD sukalde bat, KNIVSHULT tiradera irekiekin; barruan, sukaldeko tresnez beteta dauden UPPDATERA tiraderetarako antolatzaileak.
Ikusi METOD sukalde guztiak

Lehenengo atearen atzean, eltze eta zartaginentzako plataforma birakari bat aurkituko duzu.

Gorde sukaldeko tresneria ate tolesgarri baten atzean. Ate horretan, izkinako armairu baxurako UTRUSTA karrusel bat ezkutatzen da, eltzeak eta zartaginak eskura izatea ahalbidetzen duena. Izkinako tokia ahalik eta gehien aprobetxatzen denez, armairuko edukia erraz ikusi eta eskura daiteke karruseleko bi erretilu birakariei esker. Erretilu bakoitza doigarria da, biltegiratzea behar duzunaren arabera pertsonalizatu ahal izateko. Ezin hobea da eltzeak, zartaginak eta etxetresna elektriko txikiak gordetzeko. Gainazala urradurak jasaten dituen melaminaz eginda dago, eguneroko joan-etorriak jasateko. Gainera, garbitzeko erraza da.

Segurtasun handiagoa nahi baduzu, zartaginetarako BEDÖMA babes grisekin zartaginak urraduretatik babesteko aukera izango duzu. Janaria prestatzea errazagoa eta atseginagoa da desordena gutxiago dagoenean, eta atea eta sukaldeko tresnak ez dira nabarmenduko.

Irekita dagoen ate tolesgarriak izkinako armairu baxurako UTRUSTA karrusel bat erakusten du, non lapiko eta zartagin batzuk eta zartaginetarako BEDÖMA babesgarriak dauden.

Karga-estazio bat, gailu garrantzitsuak erabiltzeko prest egon eta aurkitu ahal izan daitezen.

Familia osoak kargatzeko toki partekatu batez gozatu ahalko du. Eta mugikorrerako euskarria duen LÅNESPELARE argi-uztai hau oinarrizko osagarri perfektua da.

Lanpararen besoa eta mugikorrerako euskarria 360° doitu daitezke, argia eta telefonoa nahi duzun tokira zuzendu ahal izateko, eta, horrela, kamerarekin harrapatu nahi duzun horretarako argiztapen perfektua lortu ahal izango duzu (berdin dio bideo bat edo selfie bat izatea). Bideoa grabatzen den bitartean, euskarriak mugikorra bere lekuan tinko mantenduko du, eta argi beroa nahiz hotza jartzeko doi daiteke, baita argia ahuldu ere, nahi den intentsitatea lortu arte.

Haurrek sortzeko eta jolasteko oinarrizko gune bat izango dute, eta gurasoek mugikorrak eta tabletak kargatu ahalko dituzte. Haurrak entxufe pare bat uzteko konbentzi baditzakete, noski.

Kargatzeko gune partekatu bat, LÅNESPELARE argi-uztaia mugikorrerako euskarri batekin, irekita dagoen ordenagailu eramangarri batekin eta horma batean zintzilik dauden entzungailu batzuekin.

Marra zainduak dituzten labe eta mikrouhin trinkoen konbinazioa: zure sukaldeko izarrak

Familiako kide bakoitzak behar desberdinak ditu. Konbinazio dotore batean, aire behartuzko SPJUTBO labeak eta LAGAN mikrouhinak sukaldearen benetako superheroi gisa erantzuten diete behar guztiei.

SPJUTBO labe bikainak denbora aurrezten dizu pertsona askorentzat janaria prestatu behar duzunean, beroa uniformeki eta azkar banatzen baitu, hainbat plater batera prestatu eta labetik mahaira eraman ahal izateko.

LAGAN mikrouhin-labearekin osatzen da, soluzio ezin hobea dena txokolate bero bat prestatzeko, soberakinak berotzeko edo elikagaiak desizozteko. Denboraz kanpoko beltz dotoreko bikote dinamiko honek ez dizu huts egingo.

Ikusi METOD sukaldeetarako etxetresna elektriko guztiak
Distira handiko berde grisaxka iluneko KALLARP sukalde-aurrealdea, SPJUTBO aire behartuzko labe bat eta LAGAN mikrouhin-labe bat.
Pertsona bat SPJUTBO aire behartuzko labe batera hurbiltzen dago. Bertan janaria prestatzen ari da, eta gainean LAGAN mikrouhin-labe bat dago.
Ikusi METOD sukaldeetarako etxetresna elektriko guztiak

Sarbide errazeko biltegiratzeak lekua aurrezten du sukaldean, bertan mugitu eta osagaiak nahastu ahal izateko

Sukaldeko biltegi adimendunak eskura egon behar dira behar dituzunerako. UTRUSTA jaki-toki erauzgarri honen barruko saskiak automatikoki zabaltzen dira atea irekitzean, eta, beraz, oso ergonomikoak dira osagai guztiak eskura izateko. Oso sakonak ez diren ateko saskiek espezia-potoen, ontzien eta egunero erabiltzen diren ongailuen ikuspegi bikaina eskaintzen dute; saskirik handienak, berriz, ezin hobeak dira tamaina handiagoko produktuetarako.

Lortu leku gehiago eta aurkitu bilatzen duzuna azkar eta erraz, armairu desordenatu bati aurre egin behar gabe. Zenbat eta leku gehiago izan, orduan eta erlaxatzeko leku gehiago egongo da sukaldean.

Ikusi METOD osagarri eta antolatzaile guztiak
UTRUSTA jaki-toki ateragarri bat, atea irekita duela; barruan, janari-ontziz eta hainbat gaiz betetako apalak eta saskiak daude.
Ikusi METOD osagarri eta antolatzaile guztiak

Abiadura doigarria duen erauzgailu hau zure sukaldeko laguntzaile diskretua da.

Airearen kalitatea sukalde dotore baten zati garrantzitsu bat da. Angeluan dagoen eta abiadura doigarria duen STACKBO erauzgailu honek zabaltasun sentsazio bat sortzen du suen ondoan. Erraz garbitzen den beirazko gainazal dotorea du, eta LED argiak, sukaldea argiztatzeko.

Hiru abiadura dituenez, suburuaren potentzia erraz eta bizkor handitu edo murriztu ahalko duzu. Zure sukaldeko laguntzaile diskretua da otorduak prestatu aurretik, bitartean eta ondoren, otorduak freskoak, garbiak eta goxoak mantentzen baititu. Dotorezia eta kontrola, eta, horrez gain, janari goxoa. Zer gehiago eska daiteke?

Sukalde bat, STACKBO erauzgailu doigarri beltz batekin eta bi emakumerekin. Emakume horietako bat plaka gainean dagoen eltze batean zerbait prestatzen ari da.

Horman STACKBO erauzgailu doigarri bat duen sukalde bat.
Barruan barazkiak dituen KLIPPFISK salteatzeko zartagina sukaldeko tresna batekin.