Neurrira egindako sukalde urdina, familiarekin denbora igarotzeko diseinatua
Murgil zaitez sukalde-uhartea duen L formako LERHYTTAN sukalde urdinean. Ezin hobea da ingurune atseginean denbora elkarrekin igarotzea gogoko duen edozein familiarentzat. Biltegiratze-soluzio praktikoei esker, familia guztiak lagundu dezake janaria prestatzen eta mahaia jartzen. Ezagutu zein diren sukalde hau etxeko gela gogokoena bihurtuko duten lau ezaugarriak: tiradera ugari dituen sukalde-uhartea tresna guztiak behar bezala antolatzeko, biltegiratze-aukerak maximizatzen dituen despentsa independentea, baxera erakusteko beira-arasa eta sukaldean jarduteko eremu garbia.
