Saltatu

Tonu ilunak dituen sukalde moderno eta dotore bat

Emaiozu ongietorria zure etxeko erdigunea izateko diseinatuta dagoen sukalde moderno eta dotore honi. Materialak, koloreak eta antolaketa kontuan izan ditugu ingurune eroso bat sortzeko, non familia osoa elkartu ahal izango den janaria prestatzeko eta une ahaztezinak partekatzeko.

Sukalde-uhartea eta NICKEBO aurrealde antrazita mateekin konbinatutako SINARP aurrealde marroiak dituen sukalde modernoa.
Sukalde-uhartea eta NICKEBO aurrealde antrazita mateekin konbinatutako SINARP aurrealde marroiak dituen sukalde modernoa.

Egurra eta kolore beltza denboraz kanpoko estiloa lortzeko

Zoruaren, sabiaren eta goialdeko armairuen sukalde-aurrealdeen zuraren berotasunak antrazitazko sukalde-aurrealdeen itxura modernoa nabarmentzen du; ondorioz, izaera handiko denboraz kanpoko diseinua sortzen da. Landareek, azuleju berdeek eta sukalde-gainak natura gogorarazten duen inguru eroso eta dotorea sortzen dute.

Sukaldeko tiradera-aurrealde eta ate guztiak ikusi
Zurezko zorua eta sabaia, horma zuriak, azuleju berdeak eta sukalde-aurrealde marroi eta antrazita matea dituen U itxuradun sukaldea.
Sukaldeko tiradera-aurrealde eta ate guztiak ikusi

Sukaldea, etxe arinen erdigunea

Erauzgailu integratua duen xaflari esker, sukaldean gertatzen dena ikus dezakezu eta zure gonbidatuei adi agon zaitezke. Hemen, hainbat armairu erabilgarri eta ondo antolaturi esker, sukaldea eta egongela elkartu ditugu; beraz, janaria prestatzeko eta aldi berean berbertan aritzeko aukera izango duzu.

Barnean belarra duen loreontziaren eta olio-botila baten alboan dagoen burdinurtuzko zartagina, non janaria prestatzen ari den, FÖRDELAKTIG indukzio-plaka baten gainean.
Atea irekita duen izkinako armairu baxua, UTRUSTA karrusela barnean duena. Karruselean, altzairu herdoilgaitzezko eltze eta katiluak daude.

Sukalde-uhartea erdigune gisa

Sukalde-uhartea lan-eremu gehigarria baino askoz gehiago izan daiteke. Izan ere, zure etxeko topagunea izan daiteke. Armairuen alboetara heltzen den ur-jauzi estiloko sukalde gainekoak sukaldean estilo homogeneoa sortzea ahalbidetzen du. Gainera, lagunekin eta familiarekin elkartzeko gunea eskaintzen du.

Neurrira egindako sukalde-gaineko guztiak ikusi
Bi SKURUP sabai-lanpara beltzek sukalde-uhartea argiztatzen dute, non janaria prestatzen ari den.
Neurrira egindako sukalde-gaineko guztiak ikusi

Tonu ilunak gogo-aldarte distiratsua sortzeko

Kolore beltzaren eta zuraren arteko konbinazioak sukaldeari denboraz kanpoko itxura modernoa ematen dion bitartean, xehetasun berdeek ukitu natural eta erosoa gehitzen diote. Sukaldea sozializatzeko optimizatuta dago eta, gainera, etxeko beste gelekin konektatuta dago. Sukalde-uharteari mimo eta arreta apur bat jartzen badiozu, zure etxeko arima bihurtuko da.

Ikusi sukaldeko argi guztiak
Sukalde-aurrealde marroi eta antrazita mateak dituen sukalde modernoa eta sukalde-uhartea argiztatzen duten bi sabai-lanpara.
Ikusi sukaldeko argi guztiak