Saltatu

Espazio txiki eta dinamikoetarako sukalde moderno eta trinkoa

Leku gutxi duten etxeak buruan izanda sortu dugu sukalde moderno hau. Lasaitasuna islatzen duen berde argiaz koloreztatutako aurrealdeek, kolore alaiekin koloreztatutako osagarriekin batera, sukaldaritza-gune dinamikoa eratzen dute. Sukalde horrek bizimodu dinamikoa igortzen du, moldakorra da eta erraz muntatzen, desmuntatzen eta pertsonalizatzen da. Etengabe leku batetik bestera dabiltzan pertsonentzako sukalde perfektua

ENHET ate berde argiak eta biltegiratze-aukera dituen sukaldea, apal zuriak eta ENHET arasa biratzaile bat dituen ENHET horma-egitura.
ENHET ate berde argiak eta biltegiratze-aukera dituen sukaldea, apal zuriak eta ENHET arasa biratzaile bat dituen ENHET horma-egitura.

Armairu eta apalategiei esker, sukalde honetan zu zeu izan zaitezke.

Sukalde honek ahalik eta gehien aprobetxatzen du erabilgarri dagoen lekua, biltegiratze adimendun ireki eta itxia erabiliz. Objektuak gordetzeko ateak eta tiraderak ditu, baita apal irekiak ere, zeure izaerari ahotsa emateko. Sukalde txiki horrek askatasuna eskaintzen dizu, zeure modura aritu zaitezen.

Ikusi ENHET sukalde guztiak
Emakume gazte bat belauniko, NISSAFORS gurditxo zuri baten aurrean, ENHET ate berde argiak eta askotariko gaiak dituen sukalde batean.
Apal zuriak dituen horma-egitura. Bertan, SÄLLSKAPLIG pitxer ildaskatua (2 l) eta VARDAGEN edalontzi urdinak daude.
Ikusi ENHET sukalde guztiak

Zure izaera islatzeko marraztu ditzakezun biltegiratze-kutxak

Kutxa hau berdez margotu dugu gelari kolore natural pixka bat gehitzeko. Kolorea bat dator marmol-efektuko gainarekin eta sukalde-aurrealde berde argiekin. Baina horrek ez zaitzala geldiarazi: zer edo zer ezberdina probatu dezakezu eta nahi duzun kolorea gehitu ahal duzu kontrastea lortzeko. Gunea pertsonalizatzea da kontua.

Ikusi saski eta biltegiratze-kaxa guztiak
Pinuzko egurrez egindako eta berdez margotutako KNAGGLIG kutxa bat gain zuri baten gainean, ENHET ateak, berde argi kolorekoak, eta VISPAD katilu zuri bat.
Ikusi saski eta biltegiratze-kaxa guztiak

Sukalde gune koloretsua, behar denerako

Sukalde hori gune dinamikoa da, eta bertan eguneroko etxeko lanak egin ditzakezu. Armairuak urdinez margotu ditugu aurrealde berde argien eta armairuen arteko kontrastea sortzeko. Janaria prestatu, jan, ikasi eta erlaxatu zaitezke zure zaletasunak praktikatzen edo lagunekin kafea hartzen duzun bitartean. Etorkizun handiko gune txikia da.

Sukalde honetan, emakume gazte bat zutik dago, KNAGGLIG kaxa bat barruan duen NISSAFORS gurditxo zuri baten ondoan eta bi STIG aulki beltz alturen aurrean.
Esku bat kristalezko eta altzairu herdoilgaitzezko UPPHETTA kafeontzi/teontzi baten ondoan dago, eta su bakarreko TILLREDA indukzio-plaka eramangarri zuri bat.

Apalategiek txoko ezkutuak biltegiratze erabilgarri bihurtzen dituzte.

Sukalde honek leku gutxi duenez, ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatu gara. Ordena funtsezkoa da pertsona dinamikoentzat. Hozkailuaren gainean dagoen leku librean apalategiak jarri ditugu, eta bertan xukaderak, pitxerrak, kutxak eta kopak gorde ditugu. Gainera, landare bat jarri dugu egurrezko habearen gainean.

Ikusi sukaldeko hormetan biltegiratzeko aukera guztiak
Hormako apal zuriak, PÅLYCKE saski esekiak, IKEA 365+ ontziak eta KNAGGLIG kutxa bat dituen EHNET egitura altua.
Ikusi sukaldeko hormetan biltegiratzeko aukera guztiak